Sarah-Leónie Cysique (Sarcelles, Val-d'Oise (Frantzia), 1998ko uztailaren 6a) judo borrokalari frantziarra da.[1]
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezkoa lortu zuen ≤57 kg-ko emakumezkoen kategorian, Nora Giakova kosovarraren atzetik (urrezkoa) eta Tsukasa Yoshida japoniarraren eta Jessica Klimkait kanadarraren aurretik (elkarbanatutako brontzezkoa) sailkatuz.
Frantziako taldearekin urrezkoa lortu zuen talde mistoko kategorian, Japoniako taldearen (zilarrezkoa) eta Alemaniakoaren (brontzezkoa) aurretik. Honako hauek osatzen zuten Frantziako taldea: Sarah-Léonie Cysique, Guillaume Chaine, Margaux Pinot, Axel Clerget, Romane Dicko, Teddy Riner, Clarisse Agbegnenou, Amandine Buchard, Madeleine Malonga, Kilian Le Blouch eta Alexandre Iddir-ek.[2][3]
2024ko Udako olinpiar Jokoetan bakarkako proban brontzea lortu zuen eta urrezko domina taldekako proban.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak