Sara (etnia)
Sara herria[1], Afrika erdialdean kokatzen den etnia bat da, gehienbat Txaden, (bertako biztanleriaren %30) baina Afrika erdiko errepublikan ere aurkitu daitezke (bertako biztanleriaren %10 inguru). Sara izena frantsesek edo agian arabiarrek ezarri zien, izen honek Logone ibaiaren inguruan bizi diren biztanle guztiak ordezkatzen ditu, Gambaye, Mbaye, Goulaye eta Madjingate klanetako biztanleriarekin batera. 1990. urtean milioi eta erdi sara inguru zenbatu ziren. Sararrak Txadeko zonalde emankorraren %30 inguruan bizi dira. KulturaJatorri nilotikoa duen herri bat da sararra, pentsatzen da XVI. mendean immigratu zutela gaur egun bizi diren tokira, segur asko, Egipton zegoen arabiarren esklabotzarengandik ihesi. Sarar emakumeek beraien ezpainak luzatu ohi zituzten, artifizialki, diskoak ezarriz. XIX. mendean esploratzaile europarrek aurkitu zituztenean, pentsatu zuten, arabiarrengandik itsusitzeko egiten zutela, beste hainbat etnia afrikarrek egiten zuten bezalaxe. Sarar hizkuntza erabiltzen dute euren artean mintzatzeko. ![]() Txaden duten eremuaSararrek Sao zibilizazio mitikoaren ondorengotzat hartzen dute beraien burua. Erlijioari dagokionez, sararren seiren bat kristaua da eta gainerakoak animistak. Sararrak Txadeko zonalderik emankorrenean bizi dira eta gehienbat nekazaritzan egiten dute lan. Adibidez, kotoi, arroz, gari edo kakahuete bilketan jarduten dute. Frantziarren mende egon zirenean, lan gogorrak eta militarrak egitera behartu zituzten. Bigarren mundu gerran aliatuen alde borrokatu ziren afrikar etnietako bat izan ziren, sararren kasuan, parte-hartze handienetako bat eduki zuten. Frantsesek hitzetan, biztanle hauek indartsuak eta altuak izan ohi ziren. Sararrek kolonizatzailearen kultura ikasi behar izan zuten, gainerako etniekin egin zuten bezala indarkeriaren bidez ezarri eta inposatu zitzaien kolonizatzaileen kultura, kasu honetan frantsesa. Gaur egun, sarar biztanleek administrazioan hainbat postu bereganatu dituzte, adibidez, Txadeko lehen presidentea François Tombalbaye, sararra zen. Ikus, gaineraErreferentziakKanpo estekak |