Santiago Álvarez Fourcade (Bahia Blanca, Argentina, 1994ko urtarrilaren 17a) 15eko eta 7ko errugbilari profesional argentinarra da, Argentinako CASI klubeko erdilari gisa jokatzen duena. 2013an, hiru aldiz izan zen aukeratua Argentinako errugbi selekzio nazionalarekin . Bere hasierako ibilbidean, Argentinako 2013 eta 2014ko IRB Junior Munduko Txapelketan jokatzeko hautatu zuten, eta Argentina XVen (Argentinako bigarren selekzioa) parte hartu zuen.
Zazpiko errugbian, Álvarezek, 2013an, Dubain egin zuen debuta, World Rugby Sevens Series-en. 2015eko eta 2019ko Joko panamerikarretan ere, domina lortu zuen; 2018ko Rugby Mundu Kopako zazpiko txapelketan jokatu, eta 2016ko eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen[1][2][3][4][5][6]. Álvarez Super Rugby frankiziako Jaguares taldeak ere deitu zuen 2017 eta 2018ko Super Rugby lehiaketetarako. Hala ere, ez zuen agerraldirik egin.
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du [[Argentina|Argentinako] taldearekin, Fijiko taldearen (urrezkoa) eta Zeelanda Berrikoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Argentinako taldea: Santiago Álvarez, Lautaro Bazán, Lucio Cinti, Felipe del Mestre, Rodrigo Etchart Luciano González Rizzoni, Rodrigo Isgró, Santiago Mare, Ignacio Mendy, Marcos Moneta, Matías Osadczuk, Gastón Revol eta Germán Schulz-ek[7][8].
Emaitzak
Selekzioarekin
Klubekin
Aldia
|
Kluba
|
JP
|
Puntuak
|
2017-gaur egun
|
Jaguars
|
0
|
0
|
Erreferentziak
Kanpo estekak