SOS

SOS seinalea entzungai.
SOS seinalearen piktograma.
RMS Titanic ontziko Edward John Smith kapitainak Jack Phillips irrati-telegrafistari SOS seinalea igortzeko aginduz.

SOS nazioartean gehien erabiltzen den laguntza seinalea da. XX. mendearen hastapenetan erabiltzen hasi zen. 1906ko Berlingo Biltzarrean onartu zen, ordu arte Morse kodean erabili ohi zen CQD seinalea ordezkatu asmoz.

Hiru letrok Morse kodean erraz airera eta igor zitezkeelako hautatu ziren: hiru taupada labur, hiru taupada luze eta hiru taupada labur berriz, (), gainera oso seinale sinplea denez, bidalitakoan galdu edota interferentzien eraginez gaizki ulertua izateko arrisku txikiagoa du. Berez, banatutako hiru hizki ere ez dira (hots, hiru taupada labur - pausaldia - hiru taupada luze - pausaldia - hiru taupada labur), bai ordea etenik ez duen kode jarraia.

Esanahia

Denborarekin, jendeak seinalea erraz gogora zezan, hainbat esanahi lotu zitzaizkion.

Ingelesez:

  • Save Our Souls: Geure arimak salbatu
  • Save Our Ship: Geure ontzia salbatu
  • Save or Sucumb: Salbatu edo geureak eginen du.

RMS Titanic

Modu okerrean lehenbiziko aldiz 1912ko apirilaren 14an RMS Titanic ontziaren hondoratzean erabilia izan zela aipatu ohi da, baina aurretik beste hainbat europar ontziek ere erabilia izan zuten.

Halere, Titanic ontziaren istripuak SOS seinalea ospetsu bilakatu eta jendartean bere ezagutzaren hedapenean eragin handia izan zuela, aurreko CQD laguntza seinalea ia osoki ordezkatu zuelarik: Come Quickly Distress (Arin Etorri Larrialdea), literalki Copy Quality Distress (Kalitatezko Kopia Larrialdia).

Ikus gainera

Kanpo estekak