Morse kodea informazioa bidaltzeko metodoa da, pultsu luze eta laburra (marratxoak eta puntuak) erabiliz letra, zenbaki edo karaktere bereziak adierazteko.
1848an, Vailek telegrafia industria utzi egin zuen, Samuel Morsek bere lana infrabaloratzen zuela uste zuelako[2].
Vailek sortutako metodoan, hizki edo zenbaki bakoitza banaka transmititzen zen marra eta puntuz osatutako kode baten bidez.
Puntua denbora unitate bat neurtzen du.
Marrak 3 denbora unitate neurtzen ditu.
Hizki beraren bi sinboloen artean, berriz, seinalerik gabeko denbora unitate bat dago.
Hitz baten hizkien artean, tartea 3 denbora unitate neurtuko dute.
Hitzen artean, 7 denbora unitate.
Morseri gustatu zitzaion sistema eta telegrafo elektrikoarekin batera patentatu zuen. American Morse Code deitu zioten eta telegrafoaren lehen transmisioan erabili zuten.
Hasieran, Morse alfabetoa erabiltzeko kableak ezarri behar izan ziren. Geroago, irrati transmisioetarako ere erabiliko zuten, itsaso eta airez, ahotsaren bidezko emisioak gauzatu arte.
Egun, irratizale eta Scouts-ak dira erabiltzen duten bakarrak eta, 2005 arte irratioperadore izateko lizentzia lortzeko eskatzen bazuten ere, jada, ez da derrigorrezkoa.