Artikulu hau euskal alfabetoko 5. letrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «E (argipena) ».
E euskal alfabetoko bosgarren hizkia eta bigarren bokala da. E (larriz) eta e (xehez) idazten da. Hizkia oso erabilia da munduko hizkuntza askotan, eta ohikoena da ingelesa , frantsesa edo gaztelania bezalako hizkuntzatan[ 1] [ 2] [ 3] .
Historia
Latinezko 'E' letra grezierako epsilon 'Ε' letraren oso antzekoa da. Grezierazkoa feniziar alfabetoko hê letratik dator, ustez, pertsona bati deitzeko edo aipatzeko erabiltzen zen letra gisa jaio zena. Egiptoko hieroglifoetan erabiltzen zen ikur baten antzekoa zen, baina ahoskera ezberdina zuen.
Euskal E grafia
Euzkadi egunkariaren azala, 𐌴 gotiko batekin.
1913an Euzkadi egunkaria sortu zenean, hasieran alfabeto gotikoan idatzitako 𐌴 bat zegoen. Letra hau Javier Gortazarrek sortu zuen, Euzko Pizkundia taldeko lehendakaria[ 4] Ondoren, 1936an Ertzaña sortu zenean, 𐌴 hori erabili zen euren jantzietan[ 5] , baina Lehenbiziko Eusko Jaurlaritzak bere elementu guztietarako erabiltzea proposatu zuen[ 6] . Eusko Jaurlaritzaren lehenengo medikuek E hori erabili zuten Gurutze Gorriaren logotipoaren gainean, 1936an[ 7] .
Erreferentziak
Kanpo estekak