Rusila Nagasau (Nausori, Fiji, 1987ko abuztuaren 4a), Fijiko errugbi-jokalaria da. Zazpiko errugbian jokatzen du Fijirentzat, eta futbol-jokalari adierazgarria ere bada[1] 2016ko Frantziako Txapelketan, Emakumeen Zazpiko taldean egon zen Fijirekin[2]
Nagasau funtsezkoa izan zen Fijiren 2016ko Udako Olinpiar Jokoetarako sailkapenerako, Ozeania 2015 Emakumeen Txapelketako finalean, Samoaren aurkako partidan lau entsegu lortu baitzituen[3] Zazpiko talderako izendatu zuten 2016ko Udako Olinpiadetarako, Ana Maria Roqica lehengusu eta kapitainarekin batera[4][5][6]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan ere, Fijiko taldearen partaide izango zen.
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiro, Brasil Fijiko selekzioaren partaide izan zen, eta 8. sailkatu ziren.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Ajinomoto Stadium (japonieraz (味の素スタジアム, Ajinomoto Sutajiamu), Tokio Stadium ere izendatua), Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Fijiko taldearekin, Zeelanda Berriko taldearen (urrezkoa) eta Frantziako taldearen (brontzezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Fijiko taldea: Lavena Cavuru, Raijieli Daveua, Sesenieli Donu, Laisana Likuceva, Rusila Nagasau, Ana Naimasi, Alowesi Nakoci, Roela Radiniyavuni, Viniana Riwai, Tokasa Seniyasi, Vasiti Solikoviti eta Reapi Ulunisau-k[7][8].
Emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak