Ray Lawler

Ray Lawler

Bizitza
JaiotzaFootscray (en) Itzuli1921eko maiatzaren 23a
Herrialdea Australia
HeriotzaMelbourne2024ko uztailaren 24a (103 urte)
Heriotza modua: illness (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, aktorea eta antzerki zuzendaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0492485 IBDB: 8256 Edit the value on Wikidata

Raymond Evenor Lawler (Melbourne, 1921eko maiatzaren 23aibidem, 2024ko uztailaren 24a) australiar antzerkigile, antzezle, eta antzerki ekoizle eta zuzendaria izan zen.

Melbourneko Footscray auzoan jaio zen, udal langile baten zortzi seme-alabetatik bigarrena. 13 urterekin eskola utzi zuen lantegi batean lan egiteko eta gaueko eskoletara joan zen aktore izateko. 19 urterekin idatzi zuen lehen antzezlana. 1952an antzezlan bat aurkeztu zuen Antzerki Nazionalaren lehiaketara.

1955ean Melbournen The Summer of the Seventeenth Doll lana estreinatu zuen, Australiako antzerkian berritasun bat izan zena. Londresen eta New Yorken ere antzeztu zuten, eta sariak irabazi zituen. Lawler Londresera joan zen antzezlanean aktore gisa lan egitera, eta Danimarkan, Irlandan eta Ingalaterran bizi izan zen. 1975ean Australiara itzuli zen eta Melbourneko Antzerki Konpainiako zuzendari elkartu izendatu zuten. Konpainiak The Summer of the Seventeeth Doll lanaren prekuela eta jarraipena idazteko agindu zion, eta 1975eko abenduan eta 1976ko abenduan estreinatu ahal izan zuen.

Antzezlanak

Kanpo estekak