Queen Queen talde britainiarraren estudioko lehen albuma da. 1973ko uztailaren 13an EMI Records-ek Erresuma Batuan eta Elektra Records-ek Estatu Batuetan argitaratua, Trident estudioetan eta Londresko De Lane Lea estudioetan grabatua izan zen, Roy Thomas Baker, John Anthony eta bandako kideek koproduzitua.
Albumak heavy metalaren eta progressive rockaren eragina izan zuen. Letrak hainbat gaietan oinarrituta daude, tartean folklorean ("My Fairy King") eta erlijioan ("Jesus"). Freddie Mercury abeslari nagusiak 10 abestietatik 5 idatzi zituen, Brian May gitarra-jotzaile nagusiak 4 ("Doing All Right" barne, Tim Staffell Smile taldeko abeslariarekin batera konposatua) eta Roger Taylor bateria-jotzaileak "Modern Times Rock 'n' Roll" idatzi eta abestu zuen. Albuma ixteko abestia "Seven Seas of Rhye"ren bertsio instrumental laburra da, behin betiko bertsioa Queen II bere estudioko bigarren albumean agertu zen.
Kanpo estekak