16 taldeek haien artean lehiatzen dute. Bitan elkartzen dira denboraldian zehar, behin etxeko zelaian eta bestean kanpokoan. Txapelketak bi fase ditu, lehenik eta behin fase erregularra jokatzen da. Ondoren lorturiko puntuak erdira jeisten dira eta 8 taldetako bi multzo egiten dira, onenek txapelketako fasea jokatzen dute eta txarrenek jeitsiera fasea.
Ligako txapeldunak Txapeldunen Ligarako sailkatzeko kanporaketa partiduetan parte hartzeko eskubidea du. Sailkatu ezean, Europa Liga jokatuko luke. Bigarren eta hirugarren sailkatutako taldeek, berriz, Europa Ligarako sailkatzeko kanporaketa partiduetan parte hartzeko eskubidea dute. Azken bi postuetan sailkatutako taldeak mailaz jaisten dira.
² 1951eko liga Wisła Krakoviak irabazi zuen baina Futbol Federazioak erabaki zuen Poloniako txapeldunaren titulua kopa txapeldunak jasoko zuela eta horregatik ageri da palmaresean Ruch Chorzów.
¹ Sistema ezberdina frogatu zuten liga bi fasetan banatuz baina ez zuen arrakastarik izan eta hurrengo urtean ohiko sistemara itzuli ziren.
² Erreforma berri baten ondoren berriz frogatu dute bi fasetako txapelketa. 30 partidako liga egin ondoren 8 talde onenek beste sei partida jokatu dituzte eta 8 eskasenak jeitsiera fasean aritu dira.
³ 2023-24 denboraldiko txapelduna erakitzeko elkarren arteko emaitzak hartu ziren kontutan. Lehen partida Śląskek 2-1 irabazi zuen eta bigarren itzulikoa Jagielloniak 3-1.