Estoniako futbol liga (estonierazMeistriliiga) Estonian urtero jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. Bi aldi izan ditu, lehenengoa 1944 artekoa, orduan Sobietar Batasuneko txapelketatan integratu baitzen eta bigarrena 1991ean Sobietar Batasunetik independentizatu ostean hasitakoa. Lehenengo aroan Sport Tallinn eta Estonia Tallinn izan ziren talde nagusiak, aro berrian aldiz Flora eta Levadia.
¹ 1993-94 denboraldian Tevalte Tallinn izan zen irabazlea baina deskalifikatu egin zuten partidak erosteagatik eta bigarren zeuden Norma eta Flora puntutan berdinduta zeuden. Txapelduna erabakitzeko elkarren arteko partida jokatu zen, baina Normak protesta egin zuen deskalifikazioa ez zitzaiola bidezkoa iruditzen argudiatuz eta gazte mailako taldea aurkeztu zuen. Florak 5-2 irabazi zuen partida.