Polibromatutako difenil eter

Polibromatutako difenil eterrak konposatu organikoen talde bat da, ezaugarri nagusia duena fenilo taldeen hidrogeno-atomo batzuk bromoz ordezkatuta egotea. Guztira 209 konposatuk osatzen dute taldea. Horietako batzuk sua atzeratzeko gehigarri gisa baliatu ditu plastikoen industriak eta ehungintzak 1970ko hamarkadatik hasita 2010 inguru arte[1].

Polibromatutako difenil eterren egitura orokorra

Guztiek ingurune-arazoak sortzen dituzte eta toxikoak dira. Polibromatutako difenil eterrak poluitzaile organiko iraunkorrak dira. Ingurunean luze irauteaz gainera, bizidunengan biometatu egiten dira lipodisolbagarriak direla eta gantzetan metatzen direlako. Disruptore endokrinoak dira[2].

Hauek dira erabilienak eta hirura Stockholmeko Hitzarmenean zerrendatzen dira[3].

Dena dela, prestakuntza komertzialak polibromatutako difenik eterren nahasteak dira, konposatu zehatz baten izenarekin izendatzen badira ere. Adibidez oktabromodifenil eter izenez saldu izan dena, nagusiki hexabromodifenil eterraz eta heptabromodifenil eterraz osatuta dago.

Erreferentziak

  1. Darnerud, P O; Eriksen, G S; Jóhannesson, T; Larsen, P B; Viluksela, M. (2001-03). «Polybrominated diphenyl ethers: occurrence, dietary exposure, and toxicology.» Environmental Health Perspectives 109 (Suppl 1): 49–68. ISSN 0091-6765. PMID 11250805. PMC 1240542. (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
  2. TOXICOLOGICAL PROFILE FOR POLYBROMINATED DIPHENYL ETHERS (PBDEs. .
  3. Stockholm Convention on Persistent Organic Pollutants. .

Kanpo estekak