Dekabromodifenil eterra, konposatu organikoa da, C12 Br10O formula duena, organobromatuen familiakoa da eta polibromatutako difenil eterren multzokoa. Solido zurixka da[1].
Neurotoxinatzat jotzen da[2]. Begiak, arnasbideak, larruazala eta mukosak narritatzen ditu[2].
Gainerako prolibromatutako difenil eterren moduan sugarrak aurrera egitea eragozten du. Ondorioz, kontsumo-produktu askotan ezarri zen 1970tik aurrera arriskurik gabea zela uste baitzen, sofa eta eserleku etsenplurako[3]. Poluitzaile organiko iraunkorra da eta Stockholmeko hitzarmenak fabrikatzea eta erabiltzea debekatu zuen 2017an salbuespen batzuk ezarrita[4].
Sintesia
Dekabromodifenil eterra sintetizatzen da difenil eterra bromatuz Lewisen azido bat katalizatzaile gisa usatuz[5].
Erreferentziak
Kanpo estekak