Pentabromodifenil eterra (PBDE) konposatu organikoa da, C12H5Br5O formulakoa, organobromatuen familiakoa. Izen horrek 45 isomero hartzen ditu bere baitan. Produktu komertziala hainbat isomero eta alboproduktuen nahastea da. Nahaste hori toxikoa da basabizitzarentzat[1].
Pentabromodifenil eterra poluitzaile organiko iraunkorra da eta Stockholmeko Hitzarmenak fabrikatzea eta erabiltzea debekatu zuen 2010ean hainbat salbuespenekin[2].
Su kontrako agente gisa erabili da, poliuretanozko aparretan nagusiki[2].
Konposizioa
Beheko taulan PBDE komertzialak osagai nagusiak ematen dira, % 1etik gorako kontzentrazioa dutenak.
PBDE komertzialaren konposizioa
Egitura
|
Zenbakia
|
Izena
|
Portzentaia
|
|
BDE-47
|
2,2′,4,4′-tetra-
bromodifenil eter
|
% 38–42
|
|
BDE-85
|
2,2′,3,4,4′-penta-
bromodifenil eter
|
% 2.2–3.0
|
|
BDE-99
|
2,2′,4,4′,5-penta-
bromodifenil eter
|
% 45–49
|
|
BDE-100
|
2,2′,4,4′,6-penta-
bromodifenil eter
|
% 7.8–13
|
|
BDE-153
|
2,2′,4,4′,5,5′-hexa-
bromodifenil eter
|
% 5.3–5.4
|
|
BDE-154
|
2,2′,4,4′,5,6′-hexa-
bromodifenil eter
|
% 2.7–4.5
|
Erreferentziak
Kanpo estekak