Piroska Reichard

Piroska Reichard

Bizitza
JaiotzaBerehove1884ko irailaren 26a
Herrialdea Hungaria
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaBudapest1943ko urtarrilaren 1a (58 urte)
Hezkuntza
HeziketaEötvös Loránd University (en) Itzuli 1909)
Hizkuntzakhungariera
ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakolerkaria, itzultzailea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Nyugat
Jasotako sariak

Piroska Reichard (hungarieraz: Reichard Piroska; Beregszász, 1884ko irailaren 26aBudapest, 1943ko urtarrilaren 1a) hungariar poeta, literatura-kritikari eta itzultzaile judua izan zen.

Bizitza

Piroska Reichard Karpatoetako Rutenian jaio zen, Ernesztina Friedmann eta Márk Reichard guraso juduengandik. Bigarren hezkuntza Miskolcen burutu zuen, eta gero irakasle titulua eta doktoregoa egin zituen Budapesteko Unibertsitatean.[1] Ondoren, batxilergoko irakasle bihurtu zen.[2]

Bere lehen idazlana Nyugat literatura aldizkarian kaleratu zen, eta bertan ohiko kolaboratzaile bihurtu zen, 1908 eta 1941 artean laurogei bat artikulu argitaratuz.[2] Friedrich Nietzscheren, Edgar Allan Poeren eta beste egile batzuen lanak hungarierara itzuli zituen, eta saiakerak, ipuinak eta haurrentzako literatura idatzi zituen. Hala ere, bere poesiagatik egin zen ezaguna, batez ere, era bertan bakardadearen gaia maiz jorratu zuen.[3]

Reicharden lana Baumgarten sariarekin aitortu zen 1932an.[4] Holokaustoaren garaian jazarria izan zen Hungarian, eta azkenean bere buruaz beste egin zuen 1943ko urtarrilaren 1ean.[5]

Lan hautatuak

  • Telamon históriája (1909)
  • Az életen kívül (1911)
  • Őszi üdvözlet (1922)
  • Babits angol irodalmi tanulmányai (1924)
  • Friedrich Nietzsche. Jón, rosszon túl. Előjáték egy jövőbeli filozófiához (itzulpena, 1924)
  • A Felszín (1928)
  • Osvát Ernő Jegyzetei (1933)
  • A változó napokkal (1936)
  • A Szentírás Babits Mihály költeményeiben (1942)

Erreferentziak

  1. (Hungarieraz) Újvári, Péter. (1929). «Reichard» Magyar zsidó lexikon. , 737 or. (kontsulta data: 2026-07-22).
  2. a b (Hungarieraz) Székelyhidi, Ferenc. «Reichard Piroska emlékezete» Jewish Meeting Point 2007-12-20 (kontsulta data: 2026-07-22).
  3. (Hungarieraz) «Reichard Piroska» Nyugat: 1908–2008 (kontsulta data: 2026-07-22).
  4. (Hungarieraz) Kenyeres, Ágnes. (1969). «Reichard Piroska» Magyar Életrajzi Lexikon. 2 Budapest: Akadémiai (kontsulta data: 2026-07-22).
  5. (Ingelesez) Berenbaum, Michael; Skolnik, Fred. (2007). «Reichard, Piroska» Encyclopaedia Judaica. (2. argitaraldia) Detroit: Macmillan Reference (kontsulta data: 2026-07-22).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.