2013ko abenduan, 82 Estatuk konbentzioaren kide ziren (ikus mapa). Beste 13 estatuk hitzarmena sinatu bazuten ere, ez zuten berretsi.[2]
Konbentzioak derrigorrezko prostituzioaren alderdi batzuk hartzen zituzten aurreko zenbait konbentzio ordezkatzen ditu. 1949ko Konbentzioaren arabera, sinatzaileek hiru betebehar dituzte: 1) salerosketaren debekua; 2) berariazko administrazio eta exekuzio neurriak eta; 3) salerosketaren xede diren pertsonei zuzendutako gizarte neurriak. Konbentzioak prostitutak biktimatzat hartzen ditu baina, esklabo zurien trafikoa eta emakumeak terminoak saihesten ditu, generoa eta arrazari lotutako diskriminazioak ikusezin bihurtuz. Konbentzioaren arabera trafikotzat hartzeko ez du zertan nazioartekoa izan behar.[3]
Hitzarmena ez sinatzeko arrazoiak
Herrialde askok ez dute Konbentzioa berretsi, eta horren arrazoi nagusietako bat da borondatezko prostituzioari ere aplikatzen zaiola, 1. artikuluan "pertsona horren baimenarekin ere" terminoa agertzen delako. [4]Adibidez, Alemania,[5]Herbehereak, Zeelanda Berria, Grezia,[6]Turkia eta beste herrialde batzuetan, borondatezko prostituzioa legezkoa da eta "enplegu" gisa araututa dago.[7]