Antolatutako Krimen Transnazionalaren Aurkako Nazio Batuen Hitzarmena

Antolatutako Krimen Transnazionalaren Aurkako Nazio Batuen Hitzarmena
Map
Law identifier (en) Itzuli平成29年条約第21号
MotaUnited Nations treaty (en) Itzuli
international criminal law (en) Itzuli
Data2000ko azaroaren 15a
Indarrean sartze2000ko abenduaren 12a
Argumentu nagusiatransnational organized crime (en) Itzuli
KokalekuPalermo
Partehartzaile kopuru189
Depositary (en) ItzuliNazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia
Lanaren edo izenaren hizkuntzaingeles, frantses, errusiera, txinera klasiko, gaztelania eta arabiera

2000. urtean, Nazio Batuen Erakundeak Antolatutako Krimen Transnazionalaren Aurkako Nazio Batuen Hitzarmena bultzatu zuen, alde anitzeko ituna da, eta UNTOC edo Palermoko Hitzarmena izenekin ere ezagutzen da.

Historia

Hitzarmenaren kidetzak (berdez berretsi dutenak, horiz sinatu dutenak eta gorriz sinatu ez dutenak)

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2000ko azaroaren 15ean emandako ebazpen baten bidez onartu zen Konbentzioa. Indiak 2002ko abenduaren 12an berrestu zuen.[1]

Konbentzioa 2003ko irailaren 29an sartu zen indarrean eta Leoluca Orlando, Palermoko alkatearen arabera, delinkuentzia antolatu transnazionalaren, gizakien salerosketaren eta terrorismoaren aurka borrokatzeko nazioarteko lehen hitzarmena izan zen.[2]

2014. urtean, animali basatien kontrabandoa ere barnebildu zuen Hitzarmenak.[3] Botswanak gizakien salerosketaren aurkako Legea sinatu zuen 2014. urtean, UNTOCen giza kontrabandoaren protokoloa betetzeko.[4]

2017an, Japoniak 2019ko Munduko Errugbi Koparen eta 2020ko Udako Joko Olinpiko eta Paraolinpikoen antolaketa prestatu zuenean, UNTOC guztiz ez betetzearen auziari aurre egin zion, eta arriskuan jarri zuen ekitaldi horiek antolatzeko hautagarritasuna.[5]

2018ko otsailean, Afganistanek zigor kode berri bat sartu zuen, UNTOC herrialdeko legeek lehen aldiz bete zezaten.[6]

Protokoloak

Hitzarmenak hiru protokolo osagarri ditu (Palermoko protokoloak):[7]

Hitzarmenaren eta haren protokoloen zaintza Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoaren (ingelesez, UNODC) esku daude.[8]

Hitzarmena tresna juridikoa izanik, bere eraginkortasuna kide den herrialde bakoitzaren gaitasunaren araberakoa da.[9] Adibidez, UNTOCek gutxienez lau urteko espetxe-zigorra eskatzen du nazioz gaindiko delitu penal antolatuengatik.[10]

Kideak

2017ko irailaren 19tik aurrera, 190 Estatu batu ziren Hitzarmenera. Besteak beste, Nazio Batuetako 185 estatu kide, Cook uharteak, Egoitza Santua, Niue, Palestinako Estatua eta Europar Batasuna.[11] Konbentzioan parte ez diren Nazio Batuetako bederatzi estatu kideek (* Estatuak sinatu duela baina Konbentzioa berretsi ez duela adierazten du):

2018ko ekainean, Irango Parlamentuak UNTOCekin bat egiteko lege-proiektua onartu zuen, baina, handik 10 egunera, Ali Khamanei-k, Irango Buruzagi Gorenak, blokeatu zuen.[12][13] 2019ko urtarrilean, lege-proiektua oraindik eztabaidatzen ari ziren Parlamentuaren eta Kontseilu Guardianaren artean.[14]

Ikusi ere

Erreferentziak

  1. India signs the UN Convention against Transnational Organised Crime (UNTOC), Mea.gov.in, 23 December 2002 (accessed on 18 August 2019)
  2. Loredana Pianta, Researchers simulate mafia and terrorism recruitment, Phys.org, 25 July 2019 (accessed on 30 July 2019)
  3. trafficking to become a ‘serious crime’ under UNTOC[Betiko hautsitako esteka], Worldecr.com, 20 February 2014 (accessed on 18 August 2019)
  4. Tshepo Mongwa, Botswana Makes Progress, Allafrica.com, 12 September 2018 (accessed on 18 August 2019)
  5. Japan and an Anti-Crime Bill, Nytimes.com, 1 June 2017 (accessed on 18 August 2019)
  6. Afghanistan: UN mission welcomes new penal code, urges measures to protect women from violence, Un.org, 22 February 2018 (accessed on 18 August 2019)
  7. UNITED NATIONS CONVENTION AGAINST TRANSNATIONAL ORGANIZED CRIME AND THE PROTOCOLS THERETO. UNITED NATIONS OFFICE ON DRUGS AND CRIME, V or..
  8. «United Nations Convention against Transnational Organized Crime (Palermo Convention) | veritaszim» www.veritaszim.net.
  9. Laura Adal, Organised crime in Africa / Weak laws make tackling organised crime harder, Enactafrica.org, 8 November 2018 (accessed on 18 August 2019)
  10. Carina Bruwer, Lions, tigers and bears: Wildlife trafficking in the age of globalisation, Dailymaverick.co.za, 20 February 2019 (accessed on 18 August 2019)
  11. UN Convention against Transnational Organized Crime: Treaty status
  12. Palermo Bills Suspended, Radiofarda.com, 25 Juily 2018 (accessed on 30 July 2019)
  13. Iran's Watchdog Rejects Bills To Join U.N. Crime Conventions, Radiofarda.com, 15 July 2018 (accessed on 30 July 2019)
  14. Iran Postpones Approval Of UN Convention Against Transnational Crime, Radiofarda.com, 19 January 2019 (accessed on 30 July 2019)

Kanpo estekak