Gizakien salerosketa indarkeria, larderia edo engainua erabiliz, edota nagusitasun edo beharrizan-egoeraz nahiz biktimaren ahuleziaz abusatuz, biktima atzematea, garraiatzea, lekualdatzea, hartzea, harrera egitea edo ostatu ematea da, helburu hauek izanik: bortxazko lanak edo zerbitzuak, esklabotza edo esklabotzaren, mirabetzaren edo eskaletasunaren antzeko praktikak inposatzea; sexu-ustiapena, pornografia barne, edo gorputz-organoak ateratzea.[1]
Gizadiaren aurkako krimena da eta pertsonaren giza eskubideak urratzen ditu. XXI. mendeko esklabotza ere esaten zaio.[2] Giza eskubideen urraketa da, biktimen askatasunaren eta duintasunaren aurkakoa.
Ikusi ere
Pertsonen Salerosketa eta Sexu Explotazioaren Aurkako Konbentzioa
Esklabotzaren Abolizioaren Aldeko Nazioarteko Eguna
Erreferentziak
Kanpo estekak