Perry Mason estatubatuar minisaila da, Rolin Jonesek eta Ron Fitzgeraldek HBOrako sortua. Perry Mason telesail klasikoaren aurretiazko garai bat berregiten du telesailak, zeinean agertzen den Perry Mason ziniko bat, ikertzaile pribatua: telesail honetan hasten da abokatu lanetan hain zuzen, lizentzia lortu ondoren.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Haur baten hilketak sua piztuko du 1930eko Los Angeles euritsuan, Depresio Handiaren atarian. Muturluze baten antzera, ikuslea Masonen argazki kameraren bitartez barneratzen da krimenaren lokatzetan eta ezkutuko erabakiak hartzen diren bulego ilunetan.[1]
Traman nahasten dira poliziaren barne-ustelkeriak eta arrazismoa (polizia beltz batek hilketaz pistak ditu, baina isilarazi egin nahi dute), eta eliza kongregazio mesianiko bat, zeinarekin hildako haurraren gurasoak lotuta dauden.
Bigarren denboraldian, Perry Mason auzi zibilak lantzen hasiko da, kasu kriminalak albo batera utzita. Baina eguneroko lanaz harago, protagonistak hamaika arazo izaten jarraituko du, tartean alkoholarekiko mendekotasuna eta gerrari loturiko iraganeko mamuak.[2]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak