Pedro Armendáriz eta Carmelita Bohr aktore-aktoresa ospetsuen semea, jatorri euskaldun baten familia-kide zen eta horren ondorioz Euskal Herrian sarritan ibilitakoa zen. Hasiera batean Arkitektura ikasteko asmoa bazuen, aktoreen familia batean jaio izatea bere eragina izan zuen. Ikasketa horiek Universidad Iberoamericanan bukatu ondoren Mexikoko Antropologia eta Historia Museo Nazionalaren eraikuntza lanetan parte hartu zuen Pedro Ramírez Vázquezekin batera. Lan hori bukatu ondoren lan gabe gelditu zen eta, orduan, Arturo Ripsteinek film batean parte hartzeko gonbitea luzatu zion. Horrekin karrera luze bati eman zion hasiera. Pedro Armendáriz Jr. aktoreak 140 filmetan hartu du parte, gehienak gaztelaniaz eta ingelesez. Horien artean garrantzi handiko tituluak aipa daitezke: El crimen del padre Amaro (2002), Matando cabos (2004), La ley de Herodes (1999), Old Gringo (1989)… Euskaldunentzat Ke arteko egunak (1989) eta Mina, viento de libertad (1976) izan daitezke garrantzitsuenak. 2011ren bukaeran begi batean minbizia detektatu zioten. New Yorkera eraman zuten hobeto sendatzeko eta hiri horretan hil zen abenduaren 26an, 71 urte zituelarik.
Euskal Herriarekin lotuta egon da haren zenbait lan. Miarritzeko eta Donostiako Zinemaldian epaimahaiko kide izan zen behin baino gehiagotan, esaterako. 2007an Lapurdin, egindako ibilbideagatik omenaldia jaso zuen.
Filmografia
Telenobelak
La fuerza del destino (2011)- Anthony McGuire
Atrévete a soñar (2009-2010) - Max Williams
Destilando amor (2007) - Mr. Irving Thomas
Yo amo a Juan Querendón (2007)
Barrera de Amor (2005) - Don Pedro Valladolid
Amy, la niña de la mochila azul (2004) - Matías Granados kapitaina
Bajo la misma piel (2003-2004) - Joaquín Vidaurri
Laberintos de pasión (1999-2000) - Aita Mateo Valencia
Tres mujeres (1999-2000) - Federico Méndez
Serafín (1999) - Thinker (ahotsa)
La sombra del otro (1996) – Tello komandantea
La culpa (1996) - Tomás Mendizabal
Agujetas de color de rosa (1994-1995) - Aaron
La última esperanza (1993) - Alejandro Burana
Nuevo amanecer (1988) - Gerardo
El camino secreto (1986-1987) - Alejandro
La gloria y el infierno (1986) - Sebastián Arteaga
Me llaman Martina Sola (1972) - Jaime Corvalán
Telesailak
Furcio (2000–2002)
Acapulco H.E.A.T. (1993) Rodríguez
Sweating Bullets (1991–1992) Carrillo
Tony Tijuana (1988) Tony Tijuana
Hora Marcada (1988)
On Wings of Eagles (1986) Mr. Dobuti
Airwolf (1986) Mendez kapitaina
Knight Rider (1984) Eduardo O'Brian
Remington Steele (1983) Rios kapitaina
The Love Boat (1981) Ricardo
The Rhinemann Exchange (1977) Fuentes
Police Story (1973) Jow Gaitan
Filmak
Desde Dentro (2012) Domingo Altamirano
Mamitas (2012) Ramón "Tata" Donicio
Casa de mi Padre (2012) Miguel Ernesto Álvarez
El Cartel de los Sapos (2011) Modesto
Despertar (2011)
El Baile de San Juan (2010) Villako Markesa
Hilos y Cables (2010) (laburmetraia)
Sin Memoria (2010) Benítez
Nikté (2009)
Divina Confusión (2008)
Navidad S. A. (2008) Santa Claus
Purgatorio (2008)
Buscando a Palladín (2008) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
El Último Justo (2007)
Una Larga Noche (2007)
Guadalupe (2006)
Un Mundo Maravilloso (2006)
La Leyenda del Zorro (2005) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
Después de la Muerte (2005)
Matando cabos (2004)
El Segundo (2004)
La casa de Los Babys (2003) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
Once Upon a Time in Mexico (2003) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
El crimen del padre Amaro (2002) (Espainia, Argentina eta Frantziarekin ekoiztua)
Entre los dioses del desprecio (2001) . (Puerto Rico eta Argentinarekin ekoiztua)
Original Sin (2001) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
The Mexican (2001) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
Asesinato en el meneo (2001) (Costa Ricako ekoizpena)
El grito (2000) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
Su alteza serenísima (2000)
Before Night Falls (2000) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
A propósito de Buñuel (2000) (Espainia, Frantzia eta Ameriketako Estatu Batukin ekoiztua)
La ley de Herodes (1999)
On the Border (1998) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
The Mask of Zorro (1998) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
Amistad (1997)(Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
De noche vienes, Esmeralda (1997)
Et hjørne af paradis (1997) (Suedia, Danimarka eta Costa Ricarekin ekoiztua)
Death and the Compass (1996) Blot (Britania Handiko ekoizpena)
Reclusorio (1995) abokatu defendatzailea
Dos crímenes (1995) Alfonso
Ámbar (1994) mandataria
The Cisco Kid (1994) Montano (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
Guerrero negro (1993)
Extraños caminos (1993)
Una luz en la escalera (1993)
Nurses on the Line: The Crash of Flight 7 (1993) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
Tombstone (1993) apaiza (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
Los años de Greta (1992) Gustavo
Highway Patrolman (1992) Barrera sargentua (Ameriketako Estatu Batuekin ekoizpena)
Sweating Bullets/Tropical Heat (1991) . Lt. Carrillo (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)