The Dogs of War (euskaraz Gerraren Txakurrak), 1980ko John Irvin ingeles zinema zuzendariaren gerra-film bat da. Frederick Forsyth ingeles idazlearen 1974ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Christopher Walken, Tom Berenger eta Colin Blakely aktoreek antzeztu zuten.
Izenburua Willian Shakespearen Julio Zesar antzezlanean agertzen den esalditik datorkio: "Negar egin, Havoc!, eta laga gerraren txakurrei ihes egiten".
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mendebaldeko Afrika, Zangaro herrialdean, urte batzuetatik honata Kimba diktadoreak burdinezko ukabilez agintzen ari da. Atlantikoaren bestaldean, estatubatuar multinazional korporazio handi batek diktadura ehundaka milioi dolar inbertitzeko helburua jarri du. Bertara Jamie Shannon (Christopher Walken) Vietnamgo Gerrako beteranoa bidali dute, natur aldizkari batetako argazkilari gisa. Arazoak lasterrera agertuko dira.
Aktoreak
Kanpo estekak