The Undefeated (euskaraz Suntsiezinak) 1969ko Andrew V. McLaglen estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako western film bat da. John Wayne eta Rock Hudson aktoreek antzeztu zuten. Joseph O. Shelby zalditeriako ofizial konfederatuaren bizitzan arinki oinarritua dago.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Behin AEBetako Gerra Zibila (1861-1865) amaituta, halabeharrak John Henry Thomas (John Wayne), zalduneriako kolonel unionista erretiratuaren, eta James Langdon (Rock Hudson), kolonel konfederatuaren, bideak gurutzatuko ditu, bien arteko adiskidetasuna sortuz. Mexikon daudela, Benito Juárez eta Maximiliano enperadorearen indarren artean topatzean, elkartu eta gainontzekoen aurka borrokatzera derrigortuak egongo dira.
Aktoreak
- John Wayne: John Henry Thomas kolonel unionista erretiratua
- Rock Hudson: James Langdon kolonel konfederatua
- Roman Gabriel: Mutil Urdin, Thomasek adoptatutako seme txerokia
- Antonio Aguilar: Rojas jenerala
- Lee Meriwether: Margaret Langdon, Langdon kolonelaren emaztea
- Melissa S. Newman: Charlotte Langdon, Langdon kolonelaren alaba
- Marian McCargo: Ann Langdon, Margareten koinatua
- Merlin Olsen: Little George, errementari konfederatua
- Bruce Cabot: Jeff Newby, lehen sarjentu konfederatua
- Jan-Michael Vincent: Bubba Wilkes, teniente konfederatua
- Richard Angarola: Petain, Maximiliano enperadorearen agentea
- Ben Johnson: Shortgrub
- Edward Faulkner: Anderson, kapitain konfederatua
- Harry Carey, Jr.: Soloman Webster
- Paul Fix: Joe Masters, batasuneko jenerala
- Royal Dano: Jeneral konfederatua, hasierako eszenan
- Richard Mulligan: Dan Morse
- John Agar: Christian
- Dub Taylor: McCartney jauna, sukaldaria
- Pedro Armendáriz Jr.: Escalante, bidelapurren burua
Kanpo estekak