Paulo Iztueta Armendaritz (Berastegi, Gipuzkoa, 1941eko martxoaren 22a) euskal idazle eta filologoa da. Filosofian lizentziatua da (Erroma, 1969), eta Soziologian doktorea (Paris, 1976). 1981ean argitaratutako tesi horretan euskal klero kontestatarioaren soziologia aztertu zuen.[1] Izan ere, soziologiaren ikuspuntutik landu ditu politika, hizkuntza, erlijioa, kultura eta literatura.[2][3]
Kultur eragile
Areatzako sakramentinoen Arnas aldizkaria zuzendu zuen 5 urtez (1959-64).
Zabal (1973-1977) aldizkariaren sortzaile eta lankide izan zen Iparraldean.[4] 1974an, Elkar argitaletxearen sortzaile eta partaide ere izan zen. Euskal Kulturaren Batzarreetan (EKB) bideratzailea izan zen 1983an.
2000. urtean, Utriusque Vasconiae argitaletxea sortu zuen, hainbatetan lankide izan duen Jokin Apalategirekin, diskurtso unibertsala testuinguru partikularretik abiatuta lantzeko asmoz.[5]
Lanak
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 120tik gora lan erakusten ditu.[6] Bere liburu aipagarrienak hauek dira:
Saiakera
- Kiton Arrebarekin irakurriz: Orixeren pentsamentu erlijiosoa. (1988, Etor).
- Orixe V: Orixe eta bere garaia. (1991, Etor).
- Marxismoa eta nazional arazoa Euskal Herrian. (1974, Elkar): Jokin Apalategirekin elkarlanean.
- Sei idazle plazara. (1974, EFA).
- Intelligentsia kimatuaren orbelak. (1996, Kutxa).
- Hezkuntza, hizkuntza eta boterea Euskal Herrian. (2000, Utriusque Vasconiae).
- Euskal irakaskuntza autonomi aroan (1983-1994). (2000, Utriusque Vasconiae).
- Orixe auzitan. (2003, Utriusque Vasconiae).
- Orixe gaitzetsia. (2003, Utriusque Vasconia).
- Orixe saiogilea. (2003, Utriusque Vasconiae).
- Kritika literarioaren lehen saioak (1926-1936) (2002, Utriusque Vasconiae).
- Euskal idazleen belaunaldiez. (2005, Utriusque Vasconiae).
Poesia
Biografia
Kolaborazioak beste liburutan
Sariak
- 1979. CAP, Irun Literatur Saria Poesian: Herbestean.
- 1996. CAP, Irun Literatur Saria Saiakeran: Intelligentsia kimatuaren orbelak.
Erreferentziak
Kanpo estekak