Patricia Blair, Patsy Lou Blake (Fort Worth, Texas, AEB, 1933ko urtarrilaren 15a – North Wildwood, New Jersey, AEB, 2013ko irailaren 9a)[1] estatubatuar aktorea izan zen, zinema eta telebistan aritu zena.[2][3] Ezaguna izan zen, batez ere, Daniel Boone (1964), Mute panic (1959) eta Temple Houston (1963) lanengatik.[1][4]
Aktore ibilbidea
Blair hainbat pelikula eta telesailetan agertu zen. Zineman, Jump Into Hell (1955) gerra-draman egin zuen debuta, eta bere azken agerpena The Electric Horseman (euskaraz: Zaldi elektrikoa) (1979) filmean izan zen.[5] Telebistako hainbat telesailetan agertu zen, eta The Rifleman eta Daniel Boone nabarmendu ziren, azken hori Fess Parker protagonista zuela.[6]
Blair North Wildwoodeko (New Jersey, AEB) bere etxean hil zen, 80 urterekin bularreko minbiziaren ondorioz.[6]
Filmografia hautatua
Besteak beste, lan hauexetan hartu zuen parte:[7][8]
Filmak
- Jump Into Hell (1955)
- Crime Against Joe (1956)
- The Black Sleep (1956)
- City of Fear (1959)
- Cage of Evil (1960)
- The Electric Horseman (1979)
Telebista
- The Dennis O'Keefe Show, 1 atal (1960)
- The Bob Cummings Show, 1 atal (1957)
- Yancy Derringer, 5 kapitulu (1957)
- The Rifleman, 22 atal (1962–1963)
- El virginiano, 1 kapitulu (1963)
- Perry Mason, 1 atal (1963)
- Bonanza, 1 kapitulu (1964)
- Daniel Boone, 46 atal (1964–1970)
Erreferentziak
Kanpo estekak