Bonanza Ameriketako Estatu Batuetako Mendebalde Urrunari buruzko telesaila ospetsu bat izan zen. 1959ko irailaren 12an emititzen hasi eta 1973ko urtarrilaren 13an amaitu zen, denera 14 denboralditan zehar 430 atal aireratu zirelarik. Estatu Batuetan nahiz mundu mailan sekulako arrakasta eta ospea bereganatu zuen, gaur egun ere herrialde askotako telebistan kateetan emititzen jarraitzen delarik.
Euskal Herrian ETB2 kateak igorri zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Telesaila Ameriketako Estatu Batuko Nevada estatuan dagoen Tahoe aintziraren alboan kokatutako La Ponderosa arrantxoan girotua dago. Arrantxo honen jabea Cartwright familia da, bere kideak Ben Cartwright (Lorne Greene) aita eta familiaburua eta bere semeak dira: Adam Cartwright (Pernell Roberts), dotore eta galaia; Hoss Cartwright (Dan Blocker), lodikote eta onbera; eta Little Joe Cartwright Michael Landon), gazte eta odolberoa.
Iruditegia
Kanpo estekak