Ozeaniako Txapeldunen Liga (izen osoa ingelesez, Oceania Football Confederation Champions League) Ozeanian jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. Auckland City FC da garaipen gehien lortu dituen taldea. Gaur egun txapelketaren irabazleak FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa jokatzen du.
Historia
1987an izan zen lehen ekitaldia baina 1999 arte ez zen bigarrena egin. Hurrengo urteetan ere jarraikortasun handirik ez zuen izan. 2006 artean Oceania Club Championship (Ozeaniako taldeen txapelketa) izena izan zuen eta talde australiarrak izan ziren nagusi.
2007an UEFAko Txapeldunen Ligaren antzeko formatua hartu zuen, talde onenen arteko ligaxka fasea hain zuzen ere. Ordutik aurrera Zeelanda Berriko taldeak izan dira dominatzaileak.
Podiuma
Palmaresa
- (luz), luzapenaren ondoren.
- (pen), penalti jaurtiketak
- ¹ Kanpoan sartutako golari esker 2007an Waitakere United izan zen txapelduna.
- ² COVID-19 pandemiaren erruz txapelketa bertan behera gelditu zen.
Garaipenak
Taldeka
Taldea |
Garaipenak |
Urteak
|
Auckland City FC |
11 |
2006, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2021, 2022
|
Waitakere United |
2 |
2007, 2008
|
Adelaide City FC |
1 |
1987
|
South Melbourne FC |
1 |
1999
|
Wollongong Wolves |
1 |
2001
|
Sydney FC |
1 |
2005
|
Hekari United |
1 |
2010
|
Team Wellington FC |
1 |
2018
|
Hienghène Sport |
1 |
2019
|
Herrialdeka
Ikus, gainera
Kanpo estekak