14 urte zituela, Bartzelona Futbol Klubeko gaztetxoen taldean sartu zen. Hurrengo urtean, kategorian gora egin zuen, eta "B" taldean, Bigarren Mailan zegoen Bartzelonako taldearen lehen filialean.
Blaugrana filialean hiru urte eman ondoren, Espainiako selekzioaren arrakastetan parte hartu zuen beheragoko kategorietan, hala nola, Europako 17 urtez azpikoen eta Europako 2017. urteko 19 urtez azpikoen garaipenetan, Batllek urtebeteko kontratua sinatu zuen Madrid Futbol Klubarekin, talde hori Lehen Mailara igo berria zenean.
2017-2018 denboraldiaren amaieran, Espainiako selekziokoek deitu zuten abuztuan Bretainian egitekoa zen 20 urtez azpiko Munduko Txapelketarako. Lehen partidan orkatilan lesio bat izan zuenez, ezin izan zuen txapelketa osatu.[3]
Lesio horren ondorioz, Levante UD izeneko klub berriarekin ere ezin izan zuen debuta egin 2018-2019 ligako lehen jardunaldietan. Granota[oh 1] eskuadran egin zuen debuta, 2018ko abenduaren 5ean, Madril taldearen aurka, ligako 12. jardunaldian. Hiru aste geroago, Las Gaunas Fubol zelaian EDF Logroñoren arteko norgehiagokan, kategoria horretako lehen gola markatu zuen.[4]
2018-2019 denboraldia amaitu ondoren, lehen aldiz deitu zuten Espainiako selekzio absolutuarekin Frantziako Munduko Txapelketa prestatzeko bi lagunarteko partidetarako, eta Kamerungo partidan hasi ziren.[5][6]