Irene Guerrero Las Almenas auzoan hazi zen.[4] 5 urte zituela, Rafa Gordillok ikusi eta beste kirol batzuekin uztartu ondoren hasi zen futbolean. Gero Híspalis, Azahar eta Sevillan izan zen. Beti izan zuen gurasoen laguntza, biak ere gurpil-aulkian, gurasoek El Día Después saioan muga hori zelan gainditu adierazi zuten.
2012an, Real Betis taldeko emakumezkoen talde sortu berrian sartu zen. Talde horren zalea zen eta Bigarren Mailako jokalaria.[5] Hirugarren urtean, mailaz igotzeko play-offak lortu zituzten, baina ez zuten lortu Lehen mailara igotzerik Granadilla Teneriferen aurkako kanporaketan, Kanarietako partidan 3-1 galdu zuten eta Andaluzia jokatu zutenean 3-3.[6][7]
Lau denboralditan 111 partidatan 30 gol sartu zituen. Lehen Mailara igo ziren eta Irene kapitaina izan zen 19 urterekin.[8][9]
Lehen mailako debuta Betisekin
Kategoria goreneko lehen denboraldian ohiko titularra izan zen, eta hamaikagarren postuan geratu ziren. Irene Guerrero partidu guztietan jokatu zuen jokalari bakarra izan zen eta 3 gol sartu zituen.[10] Ligak jokoaren ikuspegi handiena zuen jokalarietako bat izendatu zuen.
Bigarren denboraldian seigarren postuan geratzea lortu zuten, eta, horri esker, Erregina Kopan parte hartu zuten, baina final-laurdenetan kanporatuak izan ziren. Ligako Hamaika Idealean aukeratu zuten.[11] Draft Futboleko urrezko Hamaikakoan ere aukeratu zuten.[12]
2018-2019 denboraldian, ligan arrakasta errepikatu zuten beste seigarren postu bat lortuta, eta Erregina Kopan final-zortzirenetan kaleratu zituen Atlético Madril taldeak. Denboraldi horretan partida guztiak jokatu zituen, gol bat sartu zuen eta bost pase eman zituen. Horren ondorioz, denboraldi hasieran Espainiako selekzioarekin batera deitu eta apirilean jokatu zuen.[13] Ligaren amaieran, Hamaika Idealean aukeratu zuten.[14]
2019-2020 denboraldian, María Pry entrenatzailea Levante Unión Deportivara joan zen, eta taldeak ez zuen lortu aurreko emaitza ona errepikatzea, eta 12. postuan geratu zen, eta Erregina Kopako final-laurdenetar iritsi ziren. Urte horretan Eboluzioa saria jaso zuen DEX Sarien III. Galan.[15] Denboraldia bukatutakoan, klubean 8 urte eta 100 partida baino gehiago Lehen Mailan eman ondoren, erronka berriak bilatzea erabaki zuen.[16]
Levante eta Txapeldunen Ligako debuta
2020an, Levante UD taldearekin fitxatu zuen. Han, talde betikoan izandako azken emakume entrenatzailearekin, María Pryrekin, elkartu zen. Urriaren 3an egin zuen debuta Logroñoko EDFren aurrean, eta ligako lehen jardunaldian EDF Logroñoren aurka gola markatu zuen.[17] Ohiko jokalaria izan zen, eta Superkopako finaleko titularra izan zen, Atlético Madrilen aurka galduta.[18] Urtarrilean lesionatu eta hiru hilabetez jokalekuetatik aldendu behar izan zuen.[19] Maiatzean lesionatu zen berriro, eta ezin izan zuen jokatu Erregina Koparen finalean,[20] F. C. Barcelonaren aurka galduta.[21] Hirugarren postuan geratu ziren ligan eta hurrengo denboraldirako Txapeldunen Ligarako sarbidea lortu zuten.[22]
2021-2022 denboraldian Txapeldunen Ligan egin zuen debuta, eta horregatik erabaki zuen Betis taldea utzi eta Levante taldera pasatzea, aurreko fasean 2-1 irabazi zuteta Celtic taldearen aurka.[23][24] Bigarren Errondan sartu ziren, luzapenean Rosenborg taldea kaleratu ondoren. Han, amaieran txapelduna izan zen Olympique Lyonnnais taldeak kaleratu zituen. Joanean 1-2 galdu zuten eta itzuleran 2-1. Irene Guerrerok Levanteren golaren pasea eman zuen.[25] Urte hasieran emaitza onak izan zituzten, eta Levanteko hilabeteko jokalari hautatu zuten, baina denboraldian gainbehera izan zuten eta seigarren postuan amaitu zuten.[26] Erregina Kopan zortzirenetan Betis taldeari gol piloa sartu zioten. Ondoren final-laurdenetara heldu, baina Real Madriden aurka, pase bat eman bazuen ere, galdu egin zuten.[27][28] Superkopako Atlético Madrilen aurka jokatutako finalaurrekoan galdu egin zuten, Irene Guerrerok partida zirraragarri bat egin arren.[29] Bere ekarpen erasokorraz gain, estatistiken azterketa taktiko baten arabera, bere taldeak baloia ez zeukanean zelaian jartzen jakiteagatik nabarmendu zen.[30]
Atlético Madril
Granotako klubean bi denboraldi egin ondoren, Atlético de Madriden sartu zen. Talde horrek fitxatzean zera nabarmendu zuen:
"Baloiaren erabilera egokia distantzia luzeko tiro handiarekin, jokalekuaren erdiko lurzatiko entrega alde batera utzi gabe" .[31]
2022ko irailaren 17an, ligako lehen partidan Sevilla F.C. taldearen aurka titular jokatu zuen, 1-3 irabazita.[32][33] Denboraldian taldea erregularra izan ez zenez, teknikaria aldatu zuten, eta laugarren postua lortu zuen ligan. Arazo fisikoak zirela, talde berrira egokitzea zela, Irene Guerrerori hamaikakoan sartzea kosta egin zitzaion.[34] Erregina Kopan finalerako sendo sailkatu ziren: Real Madrili aurre egin zioten Leganesko Butarque estadioan eta bigarren zatian atera zen Guerrero. Taldeak penalti-txandan irabazi zuen saria. Deskontu garaian kontrako 2-0 markadoreari buelta eman zioten eta penalti-txandara iritsi ziren. Guerrerok, bigarren jaurtiketaren arduradunak, penaltia burutu zuen.[35]
Selekzioa
Hasiera
Espainiako selekzioarekin entrenatzeko deitu zuten 2018ko irailean.[36] Selekzio absolutoarekin 2019ko apirilaren 5ean hasi zen, eta Alexia Putellas ordezkatu zuen Brasilen aurkako lagunarteko batean, 2-1 irabazita.[37] Handik hilabetera, gol bat markatu zuen lagunarteko beste batean, Kamerungo selekzioaren aurrean.[38]
Harrezkero, selekzioarekin noizbehinka jokatu du, eta 2021ean lesiotik sendatu ondoren, erregulartasun handiagoz.[39][40] Eurokoparako sailkapeneko 3 partidatan parte hartu zuen.[41] Ondoren, 2023ko Munduko Txapelketarako sailkapeneko 5 partida jokatu zituen, beste gol bat sartu eta Feroe Uhartekoen aurka bi aldiz eman zuen pasea.[42][43] 2022ko Eurokoparako hautatuen lehen zerrendan sartu zuten.[44] Australiaren aurkako lagunarteko partida batean bi gol sartu ondoren, ekainaren 27an Eurokoparako azken deialdian parte hartu zuen.[45][46] Finlandiaren aurka jokatu zuen debuteko partidan, 4-1 irabazi zuten, eta ordezkoa izanda, partidako azken minutuetan zelairatu zen Alemaniaren aurka, 2-0 galdu zutela.[47][48] Hirugarren partidan ez zuen minuturik izan. Partida horretan Espainia final-laurdenak jokatzeko sailkatu zen Danimarkari 1-0 irabazi ondoren. Ingalaterrak luzapenean Espainia kanporatu zuen partidan ere ez zuen jokatu.
2023ko munduko txapelketa
2022-23 denboraldian, maiz jokatu zuen selekzioarekin. Munduko txapelketa prestatzeko 30 jokalariren zerrendan egon zen, eta bi aldiz parte hartu zuen eta penalti-gol bat markatu zuen Panamaren aurkako lagunarteko partida batean.[49][50] Ekainaren 30ean, Jorge Vilda hautesleak deialdiko behin betiko zerrenda iragarri zuen, Irene Guerrero barne zela.[51] Ez zuen minuturik izan 3-0 irabazi zuten Costa Ricaren aurkako partidan.[52] Munduko Futbol Txapelketan debuta egin zuen Zambiaren aurkako bigarren topaketaren bigarren erdian sartzean, eta topaketaren laugarren golean parte hartu zuen, erdiko makilan jo baitzuen eta Jenni Hermosok hartu eta bosgarren golaren jokaldia sortu zuen. Partida 5-0 irabazi zuten, eta Espainiak final-zortzirenetarako sailkatzeko aukera izan zuen azken partidaren aurretik liderrak izateko.[53] Talde-faseko azken partidan, Espainiak 4-0 galdu zuen Japoniaren aurrean Irene Guerreroren parte-hartzerik gabe, Beraz, final-zortzirenetan taldeko bigarren sailkatu ziren.[54][55] Final-laurdenetan, Herbehereen aurrean, arauzko denboraren azken minutuetan zelairatu zen, eta 1-1 berdinduta amaitu zuten. Luzapenean, Espainia finalerdietarako sailkatu zen, 2-1 emaitzarekin.[56]