Olatz Osa Zubia (Oñati, Gipuzkoa, 1970) euskal kulturaren transmisorea da. Pedagogian lizentziatua da, baina luzaroan dabil argitalpen lanetan. Elkar argitaletxeko zuzendaria eta Euskal Editoreen Elkarteko presidenteordea izana, Jakin Taldeko kidea izateaz gain.[1] Aurretik, gainera, EKB Euskal Kulturaren Batzarrean aritu zen lanean, eta Donostiako Ilazki Euskaltegian ere jardun zuen, urtebetez.[2]
Bizitza
Familia euskaldun eta euskaltzale batean sortu zen Olatz, eta gurasoek eta izeba-osabek ikastolen alde egindako ahalegina izan zuen akuilu 1970eko hamarraldian. Euskal Herriko Unibertsitatean EHU Pedagogia ikasketak egin ondoren, EKB Euskal Kulturaren Batzarrean aritu zen hainbat urtez,
«EKB benetako unibertsitatea izan zen niretzat, 90eko hamarkadan euskalgintzan zegoen mugimendua oso gertutik ezagutzeko aukera eman baitzidan.» Olatz Osa
Donostiako Ilazki euskaltegian ere jardun zuen, baina Elkar argitaletxean egin du ibilbiderik luzeena. Ia mende laurdenez hango kudeatzailea izan ostean, naturari heldu nahi lioke 2024an, etxetik, bizi den Oiartzungo (Gipuzkoa) baserritik.[3].
Olatz literaturazalea da, saiakera oso gustuko du. Antzerkizalea ere bada, eta bertsozalea. Baita arte plastikoen zale ere, garai batean margotu egiten zuen. Eta dantza ere ikaragarri maite du. Hezkuntza arautuan dantzak ez duela lekurik dio Olatzek, eta komunikabideetan ere oso noizbehinkako aipamenen bat. Erakunde batzuk sekulako lana egiten ari diren arren, tamalez, ikusezin dira.
Argitalpenak
Liburuak
- Oñatiko trenaren inguruan. 978-84-921814-0- [4]
Aldizkarietan
Hainbat artikulu idatzi ditu aladizkarietan:[5]
- Ezpata dantzatik soka dantzara. Jakin, 0211-495X, 241 zenb., 2020, 37-46 or.
- Argazki bat album polifonikorako. Jakin, 0211-495X, 226 zenb. 2018, 83-89 or.
- Haur eta Gazte Liburuaren Boloniako Azoka 2014 Ainara Azpiazu eta Olatz Osa. Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, 1575-8168, . 29 zenb. 2014, 6-13 or.
- "Dabilen Elea" sari-emate ekitaldiko hitzak. Olatz Osa, Joan Mari Torrealdai Nabea, Lorea Agirre Dorronsoro, Xabier Mendiguren Elizegi, Jose Azurmendi Otaegi. Jakin, 0211-495X, 193zenb., 2012, 13-25 or.
- Etorkizuna lerroartean: ikasliburuen doakotasuna eta euskal liburugintza sektorea. Jakin, 0211-495X, 153 zenb., 2006, 13-40 or.
- EKBren desegitea. Bat: Soziolinguistika aldizkaria, 1130-8435, 30 zenb, 1999. 137-138 or.
- Euskararen aurrekontuak. Bat: Soziolinguistika aldizkaria, 1130-8435, 15 zenb., 1995. 111-127 or.
Erreferentziak
Kanpo estekak