Wirth Suitzako Winterthurren jaio zen 1934an. 1959an, Zientzien ingeniaritza elektronikoko ikasketak bukatu zituen. 1960an Zientzia Masterra (M.Sc.) lortu zuen Université Laval-en (Kanada). Ingeniaritza Elektrikoa eta Informatikako doktoregoa ere lortu zuen gero, 1963an, Berkeley-ko Kaliforniako Unibertsitatean, zuzendaria Harry Huskey informatikako aitzindariak izan zuela.
1963tik 1967ra, informatikako irakasle laguntzaile gisa aritu zen Stanford Unibertsitatean eta berriro Zuricheko Unibertsitatean. Ondoren, 1968an Informatikako irakasle gisa kontratatu zuten ETH Zurich-en. Urtebeteko bi sabatiko egin zituen Kaliforniako Xerox PARC-en (1976-1977 eta 1984–1985). 1999an erretiroa hartu zuen.
2004an, Informatikaren Historiako Museoaren lankide izendatu zuten "programazio-lengoaietan eta algoritmoetan lan seminalak egiteagatik, besteak beste lengoaia hauetan: Euler, Algol-W, Pascal, Modula eta Oberon".[3]
Programazio-lengoaiak
Wirthprogramazio-lengoaia hauen diseinatzaile nagusia izan zen: Euler, Algol W, Pascal,[4] Modula, Modula-2, Oberon, Oberon-2 eta Oberon-07. Gainera, Lilith eta Oberon sistema eragileak eta Lola hardware digital diseinatu eta simulatzeko sistema diseinatu eta inplementatu zituzten taldeetako kide garrantzitsu bat izan zen. Association for Computing Machinery (ACM) erakundearen Turing sari ospetsua jaso zuen 1984an lengoaia horiek garatzeagatik, eta geroago 1994an ACM kide izendatu zuten.
Argitalpenak
Kathleen Jensen-ekin idatzi zuen The Pascal User Manual and Report liburua, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan Estatu Batuetan eta Europan zehar lengoaia berriak sortzeko ahalegin ugariren oinarri izan zen. [5]
Programazioa irakasteko Program Development byStepwise Refinement bere artikulua testu klasiko bat da software ingeniaritzan.[6] 1975ean Algorithms + Data Structures = Programs liburua(Algoritmoak + Datu-egiturak = Programak) idatzi zuen, eta errekonozimendu zabala lortu zuen.[7] Liburu horren berrikuspen garrantzitsua izan zen Algorithms + Data Structures liburu berria, 1985 eta 2004an argitaratu zena. Lehen edizioko adibideak Pascalez idatzi ziren. Geroagoko edizioetan, hurrenez hurren, Modula-2 eta Oberon lengoaiaz idatzitako adibideekin ordezkatu ziren.
Bere testuliburua, Programazio sistematikoa: sarrera bat, kodetzea baino zerbait gehiago egin nahi zuten ikasleentzako iturri oso egokia zen. Ezinbesteko irakurketa izan zen zenbaki-matematikaz interesatuta zeuden guztientzat.[8]
1992an Oberon OS sistema eragilearen dokumentazio osoa argitaratu zuen (Jürg Gutknecht-ekin batera).[9] Bigarren liburu bat ere atera zuen (Martin Reiser-ekin batera) programatzailearentzako gidaliburu gisa atera zena.[10]
Wirth-en legea
1995ean Wirth-en legea moduan ezaguna den esaera zabaldu zuen: Softwarea azkarrago moteltzen da hardwarea azkarrago bihurtzen dena baino. A Plea for Lean Software artikuluan argitaratu zuen hori 1995ean, Martin Reiser-i egozten dio.[11]