Night Train to Terror (euskaraz Gaueko Trena Izuikararuntz), 1985eko Jay Schlossberg-Cohen estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko antologia film bat da. Atal bakoitza John Carr, Phillip Marshak, Tom McGowan eta Gregg C. Tallasek zuzendu zituzten.
Denboraren poderioz beldurrezko zinemazaleen artean kultuzko film estatusa bereganatu zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Jainkoa (Ferdy Mayne) eta Satan (Tony Giorgio) tren batean bidaiatzen doazen bitartean hiru pertsonen patuaz eztabaidatzen eta hiruak protagonistak diren kontakizunei so eginez daude.
- "Harry Billingsen kasua": gizon bat bahitua eta eroetxe batean sartua da, bertan hipnosia egingo diote eta ospitalera biktimak erakarriko ditu, haiek torturatu eta hil ditzaten.
- "Greta Connorsen kasua: bi maitale gaztek heriotzaren zaleak diren pertsona batzuen kultu berdurgarrian parte hartu beharko dute.
- "Claire Hansenen kasua": Deabruaren ikasle bat gizateria suntsitzera doa eta hilezkor talde bat eragozten saiatuko da.
Jainkoa eta Satan zeintzuk zerura ala infernura joando diren eztabaidatzen dauden artean, une batzutan pop-rock talde bat abestuz eta bideoklip bat grabatzen agertuko da, trena beren azken helmugara doala jakingabe.
Aktoreak
Kanpo estekak