Night Train to Lisbon (euskaraz: «Gaueko Trena Lisboara»), 2013ko Bille August daniarrak zuzendutako film dramatikoa da. Pascal Mercier suitzarrak idatzitako 2004ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Jeremy Irons, Lena Olin, Jack Houston, Martina Gedeck, Nicolau Breyner, Bruno Ganz, Christopher Lee, Charlotte Rampling, Melanie Laurent, Tom Courtenay, August Diehl, Burghart Klaußner, Filipe Vargas eta Adriano Luz aktoreek antzeztu zuten.
2013ko Berlingo Zinemaldian estreinatu zen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Suitza, Berna hiriburua, Raimond Gregorius (Jeremy Irons) latin irakasleak Kirchenfield zubiam Aar ibaira jauzi eginez bere buruaz beste egitera doan portugaldar emakume gazte bat topatu eta azken unean besotik eutsiz bizia salbatuko dio. Harekin batera eraman, baina neska desagertu egingo da, arrasto bakar bezala bere xira eta Amadeu do Prado portugaldar idazlearen liburua lagaz. Raimonderi gertatutakoak jakinmina piztu eta duela urtetatik atsekabetzen duten gaiei buruzko liburu hura idatzi duen idazlea ezagutzeko asmoz Lisboara doan trena hartuko du.
Aktoreak
Kanpo estekak