- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Neuropatia periferikoa hainbat gorputz-ataletan mina, inurridurak, kilima-sentsazioak, hantura eta giharren ahultasuna eragiten dituen arazo nerbiosoa da. Gehienetan esku edo oinetan hasten da, izan ere, nerbio periferikoek (garuna eta bizkarrezur-muina kenduta nerbio-sistemaren gainerako zatiak) baitira euren eginkizuna galtzen dutenak. Neuropatiaren jatorria askotarikoa izan daiteke: lesio fisikoak, infekzioa, substantzia toxikoak, gaixotasunak (minbizia, diabetesa, giltzurruneko gutxiegitasuna edo desnutrizioa, esate baterako) edo baita sendagaiak ere (adibidez, kimioterapiakoak).[1] Tratamendua kausaz kausa aldatzen dute.
Erreferentziak
Kanpo-estekak