Infekzioa kanpoko eragile kutsakor batek organismo ostalari batean sortutako kolonizazioa da. Eragile kutsakor horiek bakterioak, birusak, parasitoak edo onddoak izan daitezke. Gaixotasun infekziosoak edo kutsakorrak sortzen dituzte.
Nahiz eta arlo klinikoan infekzioa beti gaixotasunarekin lotu (eta mikrobio eragilea patogenotzat jo, beraz), infekzioak, berez, ez du beti gaitzik eragiten. Mikrobio batek gorputzaren atal bat kolonizatzen duenean gaitza sor dezakeen ala ez, zenbait faktoren arabera. Kontuan hartu beharrekoak hauek dira [1]:
- mikrobioak gorputzean sartzeko erabiltzen duen bidea (esaterako, Legionella pneumophila bakterioa oso arriskutsua da arnas bidetik sartzen denean, baina ez da kaltegarria aho-bidetik irensten denean)
- mikrobioaren kopurua edo kontzentrazioa infekzioa hasterakoan
Sailkapena aparatuka
Erreferentziak
- ↑ Albero, Josu: Mikrobioen Mundu Liluragarria, EHU (2019) 91-95 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2
Kanpo estekak