Buruko mina, sukar handia eta garondo-zurruntasuna. Gorakoak, dardarak eta buru-nahasketa ere ohikoak dira. Mikrobio eragilea meningokokoa (Neisseria meningitidis) denean orban moreak agertu ohi dira larruazalean.
Diagnostikoa
Mikrobio eragilea aurkitzeko isurkari zerebroespinala aztertu behar da, puntzio lunbarra eginez. Behaketa mikroskopikoa eta laginaren kultiboa dira agente eragilea identifikatzeko erabiltzen diren metodoak.
Meningitis bakteriarra gaitz oso larria da, ordu gutxitan gaixoa hil dezakeena. Ulertzekoa da diagnostiko goiztiar baten beharra.
Meningokokoaren aurkako txertoa dago, eta baita Haemophilus influenzaren aukakoa ere. Biek babesa handia ematen dute, nahiz eta meningokokoaren andui baten aurka lehenak ez balio.