Neuropatia mielo-optiko subakutu

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Neuropatia mielo-optiko subakutu edo SMON (ingelerazko hitzen akronimoa: Subacute myelo-optic neuropathy) nerbio-sistemaren gaixotasun bat da, neuropatia bat. Kordan eta begietan eragiten du, paralisia sortuz, itsutasuna eta kasu batzuetan heriotza. SMON epidemia bat gertatu zen 1960ko hamarkadan Japonian, kliokinol dosi handiek sortua. 10.000 pertsonek jasan zuten gaixotasuna.

Urte askoz gaixotasuna sortzen zuen birus baten bila ibili ziren zientzialariak eta eragin handia izan zuen Japoniako ekonomian.[1]

Erreferentziak

  1. Duesberg, Peter H. Inventing the AIDS Virus

Kanpo estekak


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.