Negu Gorriak, Negu Gorriak taldearen lehen diskoa da, Lp formatuan kaleratu zuena.1990eko ekainean argitaratu zuen Oihuka diskoetxeak[1]. Abesti guztiak, Negu Gorriak taldearenak dira Bide baten bila abestia izan ezik. Abesti hau, Rich Kids on Lsd taldearen moldaketa bat da. Honez gain, Nahi duzuena (Milenia II) abestiaren letra Xabier Montoiarena da.
Muguruzatarren proiektu berriaren sekretua erabatekoa izan zen. Ez zuten kontzerturik ematen eta ez zuten deus esan disko berriari buruz. Lehenengo «aurkezpena» 1990eko maiatzaren 4an Parisera Public Enemy ikustera zihoan autobus batean egin zuten[2]
Kritikariek ideia onak zituen[3] sarbide-albumtzat jo zuten[4], gero hobetuak izango zirenak[5].
Bi singleak atera zituzten albuma saltzeko: hurrenez hurren ekainean eta abenduan argitaraturiko «Radio Rahim» eta «Bertso-Hop».
Hala ere, 1996an, Esan Ozenki zigiluak berriz argitaratu zuen, oraingoan cd formatuan eta Mikel Laboa kantariaren Gaberako aterbea bertsioa gehituz. Abesti hau, Txerokee, Mikel Laboaren Kantak CD bilduman kaleratua izan zen lehenagotik 1990ean.
Abestien zerrenda
- Esan ozenki
- Irakatsi ziguten historia
- NG dator
- Azken tangoa
- Nahi duzuena (Milenioa II)
- Amodiozko kanta
- Bertso-Hop
- Radio Rahim
- Seinalea
- Nire bizitza osoa
- Malkoak
- Napartheid
- Raggamuffin jaia
- Bide baten bila
- Gaberako aterbea (1996ko berrargitarapenean gehitu zuten abestia)
Taldekideak
Bateria eta baxua grabatzeko, erritmo kaxa bat eta sampler batzuk erabili zituzten.
Erreferentziak
Kanpo estekak