Iñigo Muguruza[1] Ugarte (Irun, Gipuzkoa, 1964ko abenduaren 17a - 2019ko irailaren 5a[2]) euskal musikaria izan zen.
Biografia
Jabier Muguruzaren eta Fermin Muguruzaren anaia gazteena zen. 1980ko hamarkadan Desband taldean (geroago Beti Mugan bilakatu zena) jotzen hasi zen 14 urterekin. Ondoren, Kortatu taldea sortu zuen anaia Ferminekin. Talde horrekin, Euskal Rock Erradikala delako musika mugimenduan kokatu zituzten.
90eko hamarkadan Delirium Tremens taldean hasi zen, gitarra-jotzaile. Delirium Tremens taldearekin Hiru Aeroplano diskoa grabatu zuen, Kaki Arkarazok ekoiztua. Delirium Tremensen amaitutakoan, Negu Gorriak taldea sortu zuen Fermin Muguruzarekin eta Kaki Arkarazorekin.
1996an Negu Gorriak desagertu zenean, Joxe Ripiau taldea sortu zuen, anaia Jabier eta Sergio Ordoñezekin. Bertan, abesteaz gain, baxua jotzen zuen. 2000ko hamarkadan, Sagarroi taldea sortu zuen, eta 2011n, Lurra.
Esklerosi anizkoitzak jota, 2019an hil zen.[2]
Musika taldeetan ibiltzeaz gain eta musika egiteaz gain, film laburrak zuzendu zituen eta haurrentzako liburu bat ere argitaratu. Ezekiel antzezlanaren prestaketan ere lagundu zuen.
Diskografia
Kortatu
- Kortatu, Cicatriz, Jotakie eta Kontuz Hi! (Soñua, 1985)
- Kortatu (Soñua, 1985)
- A la Calle (Soñua, 1986). Hiru kantuz osaturiko maxi singlea.
- El Estado De Las Cosas (Soñua, 1986). LP.
- Kolpez Kolpe (Oihuka, 1988). LP.
- Azken Guda Dantza (Nola!, 1988).
Delirium Tremens
Negu Gorriak
- Negu Gorriak (Esan Ozenki, 1990)
- Gure Jarrera (Esan Ozenki, 1991)
- Gora Herria (Esan Ozenki, 1991)
- Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (Esan Ozenki, 1993)
- Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 (Esan Ozenki, 1994)
- Ideia Zabaldu (Esan Ozenki, 1995)
- Ustelkeria (Esan Ozenki, 1996)
- Salam, agur (Esan Ozenki, 1996)
- 1990-2001 (Metak, 2005). (DVD + Live CD)
Joxe Ripiau
- Positive Bomb (Esan Ozenki, 1996). CD.
- Karpe Diem (Esan Ozenki, 1997). CD.
- Paradisu Zinema (Esan Ozenki, 1998). CD.
- Bizitza Triste eta Ederra (Esan Ozenki, 2000). CD.
Sagarroi
Lurra
- Lurra (autoekoiztua, 2012). CD.
- Akatsa sisteman (5Gora, 2014). CD.
Hiru Leike
- Ez da euria (autoekoiztua, 2018)
Erreferentziak
- ↑ Abizena Muguruza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Mugurutza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia
- ↑ a b Astiz, Iñigo. «Iñigo Muguruza hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
Kanpo Loturak