Nancy 'Nan' Goldin (Washington DC, 1953ko irailaren 12a) argazkilari estatubatuarra da. LGBT gorputzak, intimitate-uneak, Hiesaren krisia eta opioideen epidemia aztertu izan dituzten erreportaia zuzenak egiten nabarmendu da bere lanean. New Yorken, Berlinen eta Parisen bizi eta lan egiten du.
Argazkilaritza
Haren lehen eraginak Andy Warholen lehen filmak, Federico Fellini, Jack Smith, Vogue aldizkaria, Guy Bourdin eta Helmut Newton izan ziren.[1]
Goldinen lehen banakako ikuskizuna, 1973an Bostonen egina, hiriko gay eta transgenero komunitateen arteko bidaia fotografiko bat izan zen[2].
Aktibismoa
2017an Goldinek jakinarazi zuen opioideen mendekotasunetik berreskuratzen ari zela, bereziki OxyContin botikatik. Harrezkero, aktibismora zuzendu zen, Prescription Addiction Intervention Now (P.A.I.N.) taldea sortuz, OxyContin ekoitzi eta neurririk gabe sustatu eta merkaturatu zuen Sackler familiaren aurka. Purdue Pharma konpainiaren bidez, 21. mendeko AEBetako opioideen epidemia eragin izana leporatzen zaie Sacklertarrei; eta aldi berean nola familia horrek arte-galeriei, museoei eta unibertsitateei egindako ekarpen filantropikoak izugarri ugariak diren, arte munduko erakunde horietan ekintza ikusgarriak egiten nabarmendu da Nain Goldin[3][4].
2022an bere bizitza eta aktibismoari buruzko jarduna jaso zuen All the Beauty and the Bloodshed dokumentalak.
Erreferentziak
Kanpo estekak