Auzo honetako bihotzean Tertre plaza ezaguna dago, bertan erretratugile eta margolariak daude, bertatartzen diren turistei diruaren truk beren erretratuak marraztu eta margonalank ere saltzen dizkiete.
Montmartre muino gainean eta inguruan dago (Butte Montmartre), Parisko puntu garaiena (130,43 m Saint-Pierre de Montmartre hilerrian). Muinora igotzeko RATP erakundeak kudeatutako funikularra hartu daiteke, edo bestela 222 harmailako eskailerak. Hurbilen dauden metro geltokiakAnvers, Pigalle eta Blanche dira 2 linean eta Pigalle, Abesses, Lamarck - Caulaincourt eta Jules Joffrin 12 linean.
Izena
Mons Martis ("Marteren mendia") toponimomerovingiar garairaino biziraun zuen Montmartre gisa kristautua[1], martiriaren mendia esanahi aldatuarekin. Horrela, San Denisen martiriarekin lotu zen[2], bertan burua ebaki baitzioten 250 inguruan. San Denis Parisko apezpikua zen eta egun Frantziako patroia da. Badirudi muinoaren erlijiozko garrantzia zaharragoa dela, druiden santutegi izan omen zelako, inguruetako tontor garaiena baitzen. Hala ere, ez dira arrasto arkeologikorik aurkitu[3].
↑Bailey K. Young, "Archaeology in an Urban Setting: Excavations at Saint-Pierre-de-Montmartre, Paris, 1975-1977" Journal of Field Archaeology5.3 (Autumn 1978:319-329) p 321: "The tradition that a Temple of Mars stood on the south bluff and a Temple of Mercury farther west was known to Eatly Modern érudits.
↑The "place called the mont of Mars, now by a happy mutation known as the Mont of Martyrs", Miracles of Saint Denis (831) quoted in Young 1978:321 note5.
↑Young (1978:312) "Though we know that impressive vestiges of antique walls stood into modern times, archaeological testimony is meagre."