Miren Larrion Ruiz de Gauna (Legazpi, Gipuzkoa, 1969ko otsailaren 28a) ingeniaritzako irakaslea eta politikari ohia da, EH Bilduko koalizioan.
Legazpin jaio bazen ere, zazpi urte zituenetik Gasteizen bizi da. Ingeniaritza Industrialean eta Ingurumen Ingeniaritzan doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasten du. Gainera, Armentia ikastolaren kooperatibako presidente izandakoa da.
2015ean Gasteizko Udalerako hauteskundeetan EH Bilduren zerrendaburua izan zen eta bere alderdia bigarren izan zen. 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan Arabako zerrendaburua izan zen. 2020ko otsailaren 22an dimisioa eman zuen, EH Bilduren kode etikoa urratzeagatik.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak