Mikel Laboa Katedra

Mikel Laboa Katedra
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteEuskal Herriko Unibertsitatea
Agintea
ZuzendariaJone Miren Hernandez Garcia
Historia
Sorrera2013
webgune ofiziala

Mikel Laboa Katedra Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanaren emaitza da, helburutzat euskal artea eta folklorea ikertu eta zabaltzeko baliabideak eskaintzea izanik.[1] Katedra honen ekimenetako bat izan zen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean 2013an gauzatu zen Mikel Laboa gertutik: musika-instalazioa erakusketa,[2] Laboaren ibilbidea eta ondarea jolas eta esperimentazioaren bidez hedatzeko. Erakusketa honen ideia, gidoia eta koordinazioa lanak Itziar Zubizarretak egin zituen, aurkezpen eta bisita gidatuetan ere parte hartuz.[3]

2016an Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Mikel Laboari buruzko webgunea sortu zuen Mikel Laboa Katedrak. Webgunean Laboaren biografia, diskografia eta kantuen informazioa, landutako testuak eta aldizkaritegian azaldutako iritzi, kritika eta beste dokumentuak bildu dira Itziar Zubizarretak koordinatuta.[4]

2022an katedraren zuzendaria Jone Miren Hernandez zen, eta katedrako laguntzaile iraunkorrak ziren Pio Perez, Juan Kruz Igerabide, eta Gidor Bilbao.

Erreferentziak

  1. EHULaboa Katedra
  2. EHULaboa erakusketa
  3. Kulturklik
  4. Gipuzkoako Foru Aldundia

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak