Iturengo arotza euskal abesti herrikoia eta euskaldunon artean ospetsua da. Bere jatorria Nafarroako Ituren herrian du, Malerrekan. eta Erramun Joakin izeneko bertako arotz baten "akzioak" kontatzen ditu. Euskal Herri osoan zeharo hedatua dago, gaur egun denon artean ezaguna delarik.
Bertsioak
Euskal musikari ugarik abesti herrikoi honen hainbat eta hainbat bertsio moldatu izan dituzte:
- Mikel Laboak bere lehenengo diskoan sartu zuen kantu herrikoi hau (Mikel Laboa, Herri Gogoa. 1969),[1] eta beste hiru diskotan ere geroago: Euskal kanta berria (Elkar, 1987),[2] Txerokee, Mikel Laboaren Kantak (IZ-Seaska-Elkar, 1990) , eta 60ak + 2 (Elkar, 2003)[3]
- Oskarbik Eskutari albumean sortu zuen bertsio polifoniko bat 1972an (Herri Gogoa / Edigsa),[4] eta 2004an Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004 albumean (Elkar).[5] Mikel Laboak grabatu zuen lehenago, baina Oskarbiren bertsioak baditu gutxienez hiru aldaketa: gizona eta emakumearen arteko elkarrizketan ahots biak bereizten dira, trailarai koda gehitzen zioten, eta erritmo azkarragoan kantatzen dute.[6]
- Urria taldeak Argi tirrintan... diskoan argitaratu zuen 1978an (Gravure Universelle).[7]
- Oskorrik bertsio herrikoi bat egin zuen Oskorri & The Pub Ibiltaria 4 albumean (Elkar, 2000).[8]
Hitzak
Iturengo arotza, Erramun Joakin,
haserre omen zaude zeren dugun jakin
santurik ez leiteke fiatu zurekin,
San Kristobal urtu ta joareak egin.
Arotzak erran dio bere andreari:
-Urtu behar dinagu, ekarran santu hori.
-Gizona, hago isilik! Bekatu duk hori.
-Ez zionagu erranen sekulan inori
Arotzak erran dio bere andreari:
-Begira zaion ongi joare multzoari
soinuan bilatu ta denak zeuden ongi,
salatu ez bagindu koinatak, Joana Mari...
Kobrezko santurikan inon bazarete,
egoten ahal zarete hemendik aparte,
bertzenaz arotz horiek jakiten badute,
joareak eiteko urtuko zaituzte."
Elizako serorak, ermitauak ere,
bakoitza zeun tokitan egon zaitez erne,
bestela arotz horiek jakiten badute,
elizako santuak ihes joanen dire.
Erreferentziak
Kanpo estekak