Meritxell Budó i Pla (Bartzelona, 1969ko martxoaren 8a) Kataluniako politikari katalana da. Farmazian lizentziatua eta farmazia-industrian eta parafarmazian masterduna, bere lan-historiala farmazia-industriara eta industria horretako zuzendaritzarekin egon da erlazionaturik.[1] 2019ko maiatzaren 24tik aurrera, gainera, Elsa Artadi-ren trukean, lehendakaritza-kontseilari eta Governaren bozeramaile izan zen izendatua, Quim Torra-ren gobernukide modura.[2]
Biografia
Lehen urteak
Budó 1976ko abuztuaren 19an jaio zen, Bartzelonan (Katalunia).[3][4] La Garrigan bizitakoa, 6 urte zituenetik,[5] farmazian graduatua da, Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik.[6][7] Halaber, CESIFean (Farmazia-Industriako Goi Mailako Ikasketen Zentrua) farmazia-industrian masterduna da ere.[6][7]
2002. urtean Kataluniako Konbergentzia Demokratikoaren (CDC) kide bilakatu zen.[8][9]
Karrera politikoa
Budók albaitarientzako farmazia-industrian egiten zuen lan, industria jakin bateko teknikari-zuzendari modura.[3][6]
2003ko Udal-Hauteskundeetan, Budó Konbergentzia eta Batasuneko (CiU) hauteskunde-koalizioaren zerrendaren zortzigarren postuan agertu zen, La Garriga hirian. Halere, koalizioak soilik bost eserleku lortu zituenez, La Garrigako Udalean, ez zen hautatua izan.[10][11] Hala ere, 2006an eta eserleku-aldaketa baten ondorioz, zinegotzi-eserlekua eskuratu zuen.[3] 2007ko Udal-Hauteskundeetan, berriro ere, hautatua izan zen, CiUren zerrendaburu modura aurkeztuz. Gainera, Alderdi Popularraren (PP) oniritziarekin, La Garrigako alkate inbestitua izan zen Budó.[5][11][12] 2008ko martxorarte izan zen alkate, Neus Bulbena-k bere postua eskuratu zuen arte.[5][13] 2011ko Udal-Hauteskundeetan hirugarren aldiz izan zen hautatua La Garrigako zinegotzi modura, bigarrenez hiriko alkate bilakatuz; kasu honetan, Acord Independentista per La Garriga-Acord Municipal izeneko plataforma munizipalistaren oniritziarekin.[3][11][14] 2015ean, laugarrenez, bertako zinegotzi eta, hirugarrenez, alkate izan zen berrautatua.[11][15]
Halaber, Budó Bartzelonako Diputazioaren kide izan zen 2015eko uztailaren eta 2019ko martxoaren artean.[1][3] Gainera, Vallès Orientaleko Batzarraren kontseilari izan zen ere 2011–15 tartean. 2012–17 artean Kataluniako Kooperazio-Fondoaren lehendakaria izandakoa, La Garrigako CDC-buru izan zen 2004tik 2012raino.[3][6] Era berean, 2018ko uztailetik aurrera, Kataluniako Europar Alderdi Demokrataren (PDeCAT) Exekutiba Nazionalaren kide izan zen ere, bai eta Errepublikarako Kontseiluaren kide fundatzaileetako bat.[6] La Transició Nacional liburuaren koegilea da ere (Malhivern, 2012).[3][6]
2017ko Kataluniako Hauteskundeetan, Junts per Catalunyako (JxC) zerrendetan, Bartzelonako barrutian, 32. postuan agertu zen.[16][17] Haatik, koalizioak soilik 17 eserleku lortu zituen probintzia horretatik, zerrendakide ez-hautatua bilakatuz. 2019ko martxoan, Quim Torra Lehendakariaren eskutik, Lehendakaritza Sailburuaren buru eta Gobernuaren bozeramaile izan zen izendatua, Elsa Artadi-ren trukean.[8][18][19] Inbestidura, Kataluniako Generalitatearen Jauregian ospatu zen, 2019ko maiatzaren 29an.[20][21]
2020ko uztailean, Budó sortu berria zen Junts per Catalunya (Junts) alderdi politikoaren kide bihurtu zen,[22] PDeCATeko militantzia urte bereko abuztuaren 31ean utziz.[23][24] Crida Nacional per la República-ko (CNxR) kidea izan zen ere, egun Juntsen parte dena.[25]
Bizitza pertsonala
Seme gazte bat dauka,[3] Ignasi izenekoa.[26]
Hauteskunde-historia
Erreferentziak