Mercedes Vila
![]() Mercedes Vila Juárez, (Madril, 1975) fisikari eta ikerlari espainiarra da. 2017an, laborategiko haragia egiteko helburuarekin, eta Iñigo Charolarekin batera, BioTech Foods lantegia sortu zuen; enpresaren egoitza nagusia Donostian dago.[1] BiografiaZientzia Fisikoetan lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Materialen Fisikan doktorea 2003ko abendutik. Doktoratu ondoko 5 urteko esperientzia egin zuen atzerrian, IEF Marie Curie Action batek finantzatuta, eta zenbait ikerketa-programa nazional, biomaterialen gainazalen estaldurak eta funtzionalizazioak garatzeko. 2008an, "Ramón y Cajal Ikertzaile" gisa sartu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Farmazia Fakultatean, Nanomedikuntzan eta Medikuntza Birsortzailean ospe handiena duen Europako taldeetako batean, ERG-Marie Curie Action (2008-2010) baten finantzaketarekin. Aldi horretan, hezur-masaren galera berreraikitzeko materialak garatu zituen, eta, horren bidez, zenbait lesio eta patologia (hezurretako minbizia edo osteoporosia, esaterako) dituzten gaixoen bizi-kalitatea hobetu nahian.[2] Bere ondorengo lanak grafeno oxidoan oinarritutako nanopartikulen diseinuan eta aplikazioetan oinarritu dira, tumoreen hipertermiarako bektore gisa, gainazalen eta zelulen arteko elkarrekintzak ulertzeko, eta hazkunde zelularraren estimulazioa aztertzeko, nanohodien eta karbonoan oinarritutako beste sistema batzuen gaineko kanpoko estimulu fisikoak erabiliz. 2010eko azaroan, beste lau zientzialarirekin batera (Isabel Lastres Becker, Ana Briones Alonso, Elena Ramírez Parra eta María Antonia Herrero), L'Oreal – UNESCO saria jaso zuen, "Por las mujeres en la Ciencia", 15000 €-ko zuzkidurarekin. Sari horren bidez, 40 urtetik beherako emakumeek egiten duten ikerketa-lana saritu nahi da, emakumeak zientzian duen papera babesteko, aintzatesteko eta lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko.[3] 2013an, Aveiroko Unibertsitatean (Portugal) sartu zen berriro ikertzaile nagusi gisa, eta Nanomedikuntzako laborategiko koordinatzaile kargua bete zuen. 2015ean, irakasle gonbidatu gisa Aveiroko Unibertsitatean zuen afiliazioa mantenduz, Coating Technologies S.L.-CTECHnano enpresako zuzendari zientifiko gisa sartu zen industrian, eta bere hirugarren finantzaketa Marie Slodowska Curie Action izan zuen. 2017ko otsailean, BioTech Foods SL enpresa sortu zuen, ehun-ingeniaritzako teknikak erabiliz landutako haragia ikertu, garatu eta ekoizten duen konpainia aitzindaria.[4] Sariak eta aitorpenak
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
|