Meduseld, Rohango erregeak Edorasen zuen gaztelu edo jauregia zen, bere urrezko teilatuagatik, eguzkitan dizdiratzen baitzuen, urrunetik ikus zitekeena. Brego erregeak eraiki zuen (batzuek, bere aita Eorlen lanak jarraitu zituela dioten arren). Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2569. urtean eginiko inaugurazio zeremonian, Bregoren seme zen Baldorrek zin egin zuen Hildakoen bidezidorrak igaroko zituela, eta ez zen handik sekula itzuli. Aragorn eta euren lagunek haren hondakinak aurkitu zituzten, 450 urte beranduago.
Baita ere, Meduseld Beowulfen elezaharrean agertzen den gazteluaren izena da. Tolkien, hein batean, Eraztunen Jauna idazteko elezahar horretan inspiratu bide zen.
Kanpo estekak