Olerkiaren gertakariak VI. mendean zehar garatzen dira. Istorioak mitologia, historia, fikzio zein kondairazko elementuak barneratzen ditu. Ez da pertsonaia ingelesik aipatzen: Beowulf bera ez da eskuizkribu anglosaxoi garaikideetan ageri; hain zuzen ere, pertsonaia gehienak (Healfdene, Hroðgar, Halga, Hroðulf, Eadgils eta Ohthere) jatorri eskandinaviarrekoak dira, klanak (Scylding, Scylfing eta Wulfing), eta gertakizun batzuk (Vänern lakuko izotzeko gudua) bezala.[1][2]
Autorea eta datazioa
Egilearen izena ez da ezagutzen, eta idatzi zeneko garaiaren inguruan adituen artean eztabaidak egon dira:[3]K. o. VIII. mendetikXII. mendera arteko datak ematen dituzte.[4][5]
Eskuizkribua
Lanak Nowell kodexean,Cotton Vitellius A. XV izeneko eskuizkribuaren bigarren bolumen iraun du.[6] Olerkigintza anglosaxoiaren lau eskuizkribu nagusietako bat da; San Kristoferren Bizitzako (The Life of Saint Christopher) lehen zatia,Ekialdeko Mirariak (The Wonders of the East),[7]Alexandro Handiaren Gutuna Aristotelentzat (Epistola Alexandri ad Aristotelem),[8]Beowulf, eta Judith lanak barneratzen ditu. Baina Beowulfen olerkiaren fama dela eta, Beowulf eskuizkribua izenaz ere ezagutzen da.
Istorioa bi zati nagusitan bereizita dago: lehenengoan, Beowulf heroi gautaDanimarkako Heorot herrira doa, Hroðgar daniarren (edo juto izenekoen) erregeak deituta, bertakoak Grendel izeneko munstro izugarri baten erasoetatik babestera. Grendel hil ondoren, haren ama ere hil du, ezpata miragarri baten laguntzaz. Hirugarren zatia Beowulfen zahartzaroan gertatzen da, gauten errege delarik. Beowulfek herensuge handi bat garaitu du, baina bera ere harekin batera hil da. Bere gorpuari su eman eta errautsak itsasertzean jarri dituzte, herensugeak bere leizean gordetzen zituen altxorren ondoan.
Pertsonaiak
Tribu eta klanak
Brondingak - tribu germanikoa, seguruenik Brännö irlan kokatua, eta Beowolfen lagunmin Breca-ren jatorria.[17]
Wulfingak - Beowulfen eta beste kontaizun garaikideetan aipaturiko klan boteretsua da: istorioetan geografikoki definitu ez den arren, antzinako beste iturri eskandinaviarrek Östergötlanden kokatzen dute. Heaðolaf-en jatorrizko herria da eta seguruenik Wealhþeow-ena ee bai.[27]
Pertsonaiak
Ælfhere - Wiglafen eta Beowulfen ahaide bat.
Æschere - Hroðgarren aholkularirik hurbilena eta kidea; Grendelen amak hil zuen.
Angel-go Offa - angloen errege bat, eskandinaviar tradizioan ere ageri dena.
Banstan - Brecaren aita.
Beow edo Beowulf - aspaldiko daniar errege bat eta Scylden semea; hala ere, ez da poemako heroiaren pertsonaia bera.
Beowulf - Ecgtheowen semea, eta anglo-saxoi poemako izen bereko heroia.
Breca - Beowulfen haurtzaroko adiskidea, igeriketa proba batean haren aurka leihatu zena.
Cain - Bibliako pertsonaia, Grendelen arbaso gisa deskribatua, eta anaia Abel hil izanagatik —lehendabiziko erahilketa— ezaguna. Anglo-saxoi kulturan, ahaideak hiltzea bekatu larriena zen.
Dæghrefn - Beowulfek hildako gerlari franko bat.
Eadgils - suediar errege bat, eskandinaviar sagetan luze aipatua.
Eanmund - suediar printze bat, Eadgilsen anaia.
Ecglaf - Unferðen aita.
Ecgþeow - Beowulfen aita, Wægmunding suediar klanekoa. Gautarrekin bat egin zuen, Wulfing Heaðolaf hil izanagatik erbesteratua izan ondoren, eta printzesa gauta batekin ezkondu zen.
Ecgwela - aspaldiko daniar erregea.
Elan - agian Hroðgaren ahizparen izen osatu gabea: ikus Yrsa beherago.
Eofor - "basurdea", gerlari gauta bat, suediarren eta gauten arteko gerretan Hæþcyn-en hilketaren mendekua hartu zuena Ongenþeow hil zuenean. Saritzat, Hygelac erregearen alaba jaso zuen.
Eomær - Angel-go errege Offa-ren semea.
Eormenric - erromatar historialariek aipatutako III. eta IV. mendeetako erdi-kondairazko errege godoa.
Finn - frisiar jaun bat: haren narrazioa Finnsburg Zatia bukatzen den tokian hasten da.
Fitela - germaniar heroi bat.
Folcwalda - Finnen aita.
Freawaru - Hroðgar erregearen eta Wealhþeow erreginaren alaba, eta heaðobardtarren errege Ingelden emaztea.
Froda - Heaðobarden errege eta Ingelden aita. Eskandinaviar tradizioan ere ageri da.
Garmund - Angel-go Offa-ren aita
Grendel - hiru aurkarietako bat, haren amarekin eta herensugearekin batera.
Grendelen ama - hiru aurkarietako bat, Grendelekin eta herensugearekin batera. Batzuetan, Hag esaten zaio.
Guðlaf - Hnæf-en jarraigoko gerlaria.
Healfdene - Hroðgarren aita eta aurretikoa; eskandinaviar tradizioan, munta handikoa da.
Hama - germaniar heroia.
Halga - Hroðgarren anaia. Beowulfen nekez aipatua da, baina eskandinaviar tradizioan munta handia du.
Hæþcyn - gauten errege Hreðelen semea.
Hæreð - gauten erregina Hygdenen aita.
Heaðolaf - Beowulfen aita Ecgþeowek hildako wulfinga.
Heardred - gauten errege Hygelacen eta haren erregina Hygden semea.
Heming - Garmunden ahaide bat
Hengest - Hnæf-en mendekua egiteko, frisiarrei eraso egin zien daniar jaun bat.
Heorogar - Hroðgarren anaia eta aurretikoa.
Heoroweard - Heorogarren semea; Hroðgarren iloba. Eskandinaviar tradizioaren arabera, errege bilakatzeko haren saioak Scylding klanaren bukaera ekarri zuen.
Herebeald - gauten errege Hreðel-en semea. Haren iloba Beowulf zen. Hæþcyn anaiak ehiza istripu batean gezi batekin hil zuen: hori zela eta, beren aita Hreðel saminez hil zen. Haren istoriak eskandinaviar mitologiako Baldr-en heriotzarekin lotura izan lezake.
Heremod - aspaldiko daniar errege bat.
Herensugea - Beowulfen erresuman triskantza handiak egin zituen piztia (ingeles zaharrean, wyrm); poemaren bukaeran, Beowulfek hil behar izan zuen. Beowulfen heriotzaren zioa da.
Hereric - Heardreden ahaide bat.
Hildeburh - Hoc daniar jaunaren alaba eta frisiarren errege Finn-en emaztea.
Hnæf - Hoc daniar jaunaren semea eta Hildeburhen anaia. Finn-ek hil zuen.
Hoc - daniar jaun bat eta Hildeburhen eta Hnæfen aita.
Hondscio - gerlari gauta bat. Grendelek hil eta jan egin zuen, Beowulf munstroaren aurka borrokatu eta garaitu baino lehentxeago.
Hreðel - errege gauta.
Hreðric eta Hroðmund, Hroðgarren bi semeak.
Hroðgar - daniarren erregea; Wealhþeowekin ezkonduta dago. Eskandinaviar tradizioan munta handia du.
Hroðulf (halaber, Hrólfr Kraki izenaz ezaguna), Hroðgarren iloba; hala ere, eskandinaviar tradizioan munta handiagoa du.
Hun - frisiar gerlari bat, Hengesti Lafing ezpata ematen diona.
Hygd - gauten erregina; Hygelac erregearen emaztea.
Hygelac - gauten erregea, Hygden senarra. Beste iturri batzuek bizi izan zela frogatzen dute. Gutxi gorabehera, 516an hil zen, poemak dioenez.
Ingeld - heaðobard jaun bat, Hroðgar-ren alaba Freawaru-rekin ezkonduta. Eskandinaviar tradizioan ere ageri da.
Merewing - errege franko bat.
Modþryð - printzesa bat, aurrerago erregina, begietara begiratzen zioten azpikoak zigortzen zituena. Geroago, Angel-go Offa-rekin ezkondu eta hark aldatu zuen.
Ohthere - Scylfing suediar etxeko erregea, eskandinaviar tradizioan ere aipatua. Eadgils-en eta Eanmund-en aita da eta Onela-ren anaia.
Onela - Scylfing suediar etxeko erregea, eskandinaviar tradizioan ere aipatua. Ohthere-ren anaia da.
Ongenþeow - Suediako erregea. Hæþcyn errege gauta hil zuen, baina Eoforrek hil zuen gero, suediar-gauta gerretan.
Oslaf - Hnæf-en jarraigoko gerlaria.
Scyld - (Scyld Scēfing) errege gerlaria, Danimarkako errege leinuaren sortzailea.
Sigemund - kondairazko heroi germaniarra; Beowulf harekin parekatzen da.
Swerting - Hygelac-en aitona.
Unferð - Hroðgar jaun daniarraren mirabe bat.
Wæls - Sigemunden aita.
Wayland errementaria - germaniar kondaira bateko errementaria, Beowulfen bularreko babesa egin zuena.
↑(Ingelesez)Olson, Oscar Ludvig. (2005(e)ko ots. 2(a)). [https://www.gutenberg.org/ebooks/14878The Relation of the Hrólfs Saga Kraka and the Bjarkarímur to Beowulf
A Contribution To The History Of Saga Development In England And The
Scandinavian Countries. ] (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).