Brego

Brego, Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da, eta, bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Rohango bigarren erregea izan zen, [[Eorl] gaztearen seme eta oinordekoa, norengandik erresuma heredatu zuen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2545ean.

Bere erregealdian, Eotheoden Kalenardhonerako aldaketak jarraitu zuen. Gainera, Bregok, Rohango mugak bere etsaietatik babestu zituen, Ekialdeko gizakiak eta dunledinarrak, alegia.

Meduseldeko jauregia eraiki zuen eta Edoras Markako hiriburu bihurtu zuen.

Bere seme nagusia zen Baldor, harropuztuta, Hildakoen Bidezidorra zeharkatzera joan zen, eta sekula ez zuten aurkitu. Brego, penaz hil zen handik gutxira, eta bere oinordekoa, bere seme Aldor izan zen. Bregok, Eofor izeneko hirugarren seme bat izan zuen, Eomerren aita zen Eomunden arbasoa izango zena.

Egokitzeak

Peter Jacksonen Eraztunen Jauna: Bi dorreak filmean, Aragorn, Brego izeneko zaldi baten gainean doan, dirudienez, izena, antzinako erregearen omenez zuena. Hau ebazten da, Aragorn eta zaldiak elkar ikusten duten lehen aldian, honek, errege izena duela esaten baitio. Zaldi hau, Theodredena zen, Theoden erregearen seme oinordekoa.


Aurrekoa
Eorl
Rohango erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2545-2570
Ondorengoa
Aldor