Edoras, Rohango hiriburua zen, Ered Nimrais mendien oinean, Gizakien lurraldea. Bregok, Rohango bigarren erregeak sortu zuen. Honen aurretik, hiriburua, Foldean zegoen Aldburg zen.
Edorasen erdian, Meduseld altxatzen zen, urrez estalitako errege jauregia, urrunetik ikus zitekeena, dizdiratzen zuen eragatik, non Gandalf, Aragorn, Gimli eta Legolas Theoden erregearekin egongo ziren.
Hiria, latesi altu baten bidez eta bide bakarreko sarrera baten bidez soilik babestua zegoen. Hain zuzen ateen aurretik, hiriaren parean, Eorlen leinuko erregeen hondakinak aurkitzen ziren hilerri bat zegoen. Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran, mendebaldean, lehen leinuko erregeentzat bederatzi hilobi zeuden, eta beste zortzi ekialdean, bigarren leinukoentzako (Theoden barne).
Edoras izenak, Rohango hizkuntzan "etxeak" edo "gazteluak" esan nahi du.
Peter Jacksonen trilogian
Liburuaren zati honen egokitzerako, hiriaren eskala errealeko maketa bat eraiki zen Sunday mendian, Erewhonetik gertu zegoen Rangigata haranaren goiko zatian. Grabazio guztia, benetako hartzeekin egin zen, paisaia eta hiriak barne, ordenagailu bidezko grafikoen laguntzarik gabe.
Kanpo estekak