Maurya Inperioa

Maurya Inperioa
मौर्य राजवंश
K.a. 322 – K.a. 185
Monarkia absolutua
Maurya Inperioaren hedadura handiena.
Geografia
HiriburuaPataliputra (Patna)
Kultura
Hizkuntza(k)Indiako antzinako hizkuntzak (prakrito, sanskritoa)
ErlijioaHinduismoa, budismoa eta jainismoa
Historia
EratuaK.a. 322
BanatuaK.a. 185
Aurrekoak
Nanda Inperioa
Mahajanapada
Ondorengoak
Sunga Inperioa
Satavahana leinua
Indo-eszitiarrak
Kusan

Maurya Inperioa Indiako lehenengo inperio handia da, Maurya dinastiak K.a. 322 eta 185 urteen artean gobernatu zuena. Hedadurarik handienean Indiako azpikontinentea erabat menperatzeaz gain Afganistan eta Irango lurrak ere hartzen zituen. Hiriburua Pataliputra zen, gaur egungo Patna izango litzakeena. Chandragupta Maurya erregeak sortu zuen.

Historia

Chandragupta Maurya

Chandragupta Maurya Nanda Inperioko Magadha erresumaz jabetu (gaur egungo Bihar (India) estatua gutxi gorabehera) zen garaian Alexandro Handiaren inperioa zatitzen hasia zen eta mazedoniarrek atzera egiten zuten heinean Chandragupta askatzen ari ziren lur horiek konkistatzeari ekin zion. K.a. 305ean Seleukotar Inperioarekin topo egin zuen eta erregeen arteko itunaren bidez mendebaldeko muga finkaturik gelditu zen. Binbisara semeak hegoalderantz jo zuen inperioa nabarmen handituz.

Ashoka Handia

Ashokaren zutabeko kapitela

Ashokavardhan Mauryak, Ashoka edo Ashoka Handia bezala ezagutua denak bere aitona eta aitaren bideari jarraitu zion inperioa finkatuz eta Indian falta zitzaizkien lurrak konkistatu zituen, hegoaldeko lurrak, baina batez ere Kalinga (gaur egungo Orissa). Kalingaren konkista oso odoltsua izan zen eta ikusitakoaz hausnarturik Budaren printzipioak zabaldu zituen bere lurretan. Hurrengo 40 urteetan bakea izan zen inperioan eta azpiegiturak (errepideak, ospitaleak, estupak) eraiki zituen.

Inperio guztiarentzako balio zuten legeak sortu zituen, Ashokaren legeak bezala ezagutuak. Prakritoz idatzi zituen, Ashokaren zutabeetan ere idatzi zituen. Antzina zutabe ugari baziren ere gaur egun hemeretzi baino ez daude, asko egoera txarrean. Famatuena Varanasi ondoko Sarnath herrian dago, zutabearen puntan hiru lehoi dituena. Indiako sinboloa nazionala da gaur egun.

Inperioaren lau probintzia administratibotan banaturik zegoen, guztien buru Pataliputra hiriburua zegoelarik. Ekialdeko probintziaren hiriburua Tosali zen, hegoaldekoa Suvarnagiri, mendebaldekoa Ujjain eta iparraldekoa Taxila. Probintzia bakoitzeko agintaria Kumara (erregearen printzea) zen.

Gainbehera

Ashoka hiltzean inperioa bere seme Kunala eta iloba Dasaratha eta Sampratiren artean banatu zen, eta hegoaldeko lurrak independizatu egin ziren. Berehala hasi ziren ondorengoen arteko liskarrak eta 50. urteren buruan Inperioa bukatu egin zen.

Maurya enperadoreen zerrenda

Enperadorea Agintaldia hasi Agintaldia bukatu
Chandragupta Maurya k.a.322 k.a.298
Bindusara k.a.298 k.a.272
Ashoka Handia k.a.272 k.a.232
Dasaratha k.a.232 k.a.224
Samprati k.a.224 k.a.215
Salisuka k.a.215 k.a.202
Devavarman k.a.202 k.a.195
Satadhanvan k.a.195 k.a.187
Brihadratha k.a.187 k.a.185

Kanpo estekak